Asteroko buletina
Jondone Laurendi, esku batean uria, bertzean itxindi.

Bizi baratzearen plaza

Naturkon
Gipuzkoako elkarte naturazale eta kontserbazionistek elkar hartuta sortutako kolektiboa. Gizartean zein, batez ere, erakunde publikoetan Naturarekiko begirunea eta ekintza positiboak bultzatzeko asmoz sortua.

Kaioen populazioa "kontrolatzeko" Donostiako Udalaren planei erantzunez

2019-10-01 08:11

(Argazkiaren autorea: DAVID ILIFF. Baimena: CC BY-SA 3.0)

Tokiko egunkari batek berriki zabaldu du Donostiako Udala bertako kaioen populazioa "kontrolatzeko" asmotan dabilela. Gero eta kaio gehiago hurbiltzen ari omen dira Donostiako zenbait tokitara, batez ere hondartzara, eta zenbait pertsona kexu dabiltza, haien presentzia ez dutelako gustuko.

Paradoxikoki, kaioak "kontrolatzeko" neurri hau iradoki duen zinegotzia ekologia zinegotzia da, benetan harrigarria. Izan ere, ekologiako zinegotzi batek, basa-animaliarik gabeko hiri-eredu bat sustatu beharrean, fauna-ondarea babesteaz arduratu beharko luke.

Ekologia-zinegotziari gogorarazi beharko litzaioke Donostian –kaioekin bizikidetza-arazoak izan daitezkeen kostaldeko beste herri batzuetan ez bezala– eraikinetan ugaltzen diren kaio-bikoteak eskuko atzamarrekin zenbatu daitezkeela. Horrez gain, komeni da gogoraraztea euskal kostaldean kaio hankahorien populazioa egonkortuta dagoela, gainbehera luze baten ondoren.

Bestalde, ekologiako zinegotziak jakin behar luke Donostia, eta zehazki Urumearen bokalea, Euskal Herriko punturik onenetakoa dela hainbat kaio espezie –horietako batzuk ez-ohiko espezieak izanik– behatzeko eta haiei argazkiak ateratzeko, eta ornitologo ugari erakartzen dituela. Gainera, Urumearen bokalea kaioen eraztunak irakurtzeko ere bisitatzen dute zaleek, eta horiek Europako eraztun-proiektuetako ikerketa-lanetan laguntzen dute (herritarren zientzia-ariketa nabaria). Bi jarduera horiek arriskuan egongo lirateke tokiko kaioei, edo migrazio-bidaietan Donostian geldialdi bat egiten dutenei, jazartzeko neurriak hartuko balira. Eta ez genuke ahaztu behar, halaber, Aranzadik kaioen inguruko ikerkuntzari dagokionez sortzen duen ekoizpen zientifikoa, neurri handi batean tokiko populazioetan zentratua.

Ekologiako zinegotzigoari eskatzen diogu lehentasuna eman diezaiola tokiko fauna-ondarearen defentsari, eta ez erabat alarmistak diren diskurtsoei, basa-faunarik gabeko hiri baten eredua sustatzen baitute.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora