Asteroko buletina
Hogei astez kuku, sanpedrotan mutu

Bizi baratzearen plaza

Naturkon
Gipuzkoako elkarte naturazale eta kontserbazionistek elkar hartuta sortutako kolektiboa. Gizartean zein, batez ere, erakunde publikoetan Naturarekiko begirunea eta ekintza positiboak bultzatzeko asmoz sortua.

Aralarko pisten auzia: Ariztimuño eta Asensio zuzendariak epailearen aurrera deituak

2017-12-14 14:00

Gipuzkoako Foru Aldundiko bi zuzendari, Obra Hidraulikoetakoa eta Mendietakoa, Tolosako Epaitegian deklaratzera deituak ustez lurralde antolamenduaren aurkako delituak egiteagatik

Atzo, abenduak 14, Tolosako Epaitegian akusatu gisa deklaratzera azaldu zen Gipuzkoa Foru Aldundiko Mendietako zuzendari Arantxa Ariztimuño (parke naturalen arduradun nagusia), baina orain arte Ingurumeneko zuzendaria izandakoak, Felix Asensio --gaur egun Obra Hidraulikoetako zuzendaria-- kale egin zuen. Delitu izan litezkeen gertaeretan erantzukizun penal zantzuak izategatik egin zien dei epaileak. Lurralde antolamenduaren kontrako delituagatik daude akusatuta biak ala biak.

2016an Aralarko Parke Naturalean, Enirio-Aralarreko Mankomunitateak sustatuta eraikitako pista baten arduradunak izatea da epaitegian deklaratu beharraren arrazoia. Pista hura Mendi Babeslean egin zen, non legez (Aralarko Natur Baliabideen Antolamendu Plana) debekatuta baitago pista berriak zabaltzea; gainera aipatutako proiektu horrek ez du betetzen Natura 2000 Sareko guneen kasuan indarrean dagoen legedia eta, halaber, Natur Ondare eta Biodibertsitatearen Europako eta Estatuko legediek ezarritako ingurumen-eraginaren ebaluazio egokia falta zitzaion.

Epaitegiak egin zien zitazioa EGUZKI elkarte ekologistak eta LANDARLAN ingurumen elkarteak Gipuzkoako Ingurumen Fiskaltza Nagusian jarritako salaketaren ondorioa izan zen.

Ordezkari politikoek legeak betetzen lehendabizikoak izan behar duten arren, Mendietako zuzendariak eta orain Obra Hidraulikoetako zuzendari denak aurten ere Aralarren beste pista berri bat zabaltzeko tramitazioa abiatu dute, nahiz eta proiektu berri horrek iazkoak zeuzkan lege hauste berberak eragin eta iazko proiektua akatsengatik auzipetuta egon Tolosako Epaitegian.

Ekintza horiekin bi zuzendari horiek gaitasunik eza ez ezik, arduragabekeria politikoa ere erakutsi dute.
Horrez gain, zuzendari biek ez zituzten aintzakotzat hartu ez Parke Naturalaren beste erabiltzaileen (mendizale eta naturzaleak) jakinarazpen eta iritziak, ez eta Aranzadi Zientzia Elkartea erakunde zientifiko fidagarriarenak ere.

 

Tolosan, 2017ko abenduaren 14an

NATURKON GIPUZKOA

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora