Asteroko buletina
Done Meteri Zeledon, porru ereiaro on.

Bizi baratzearen plaza

Landarlan Ingurumen Elkartea
Gure inguruneaz arduratuko den talde interdisziplinar bat, Goierritarron kultura, ohitura, izaera nahiz esentziaz arduratuko dena, Goierriko eta ingurukoen bizi kalitateaz, naturaz eta landa eremuen ezaugarrietaz jardungo dena, borondatez, beren gogoa eta denbora zuei, guztioi eskeiniaz.

Ireki begiak eta begiratu zer zapaltzen duzun: geologia olerkari, miope eta despistatuentzat

2018-11-19 09:31

Euskal Herriko Unibertsitateak antolaturiko Jardualdi hauen berri eman nahi dizuegu:

Jardunaldiak: Geologia gizartean eta bere eragina

 "Azaroaren 22 eta 23an Bilbon, UPV/EHUko Paraninfoan, Bizkaia Aretoan, ospatuko den jardunaldia. Jardunaldia IT1029-16 ikertalde kontsolidatuaren ekintzen barruan txertatzen da eta talde horretako UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Geologia ataleko kideek antolatzen dute ondorengo erakundeen laguntzarekin: Bizkaiko Campuseko Errektoreordetza, Energiaren Euskal Erakundea (EVE-EEE), Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila, Euskal Kostaldeko Geoparkea eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra.
Geologiaren alderdi erromantikoena, alde batera utzita (fosilen eta mineralen bildumazaletasuna, besteak beste) jardunaldi hauen xedea geologiaren alderdirik praktiko eta aplikatuena agerian uztea da. Zientzia honek lehen begirada batean urrun geratzen zaizkion beste disziplina batzuetan duen garrantzia bistaratu nahi da, arkitekturan, turismoan edota klima aldaketan, esaterako. Hori izango da gonbidatutako adituek, geologo eta ez-geologo, euren hitzaldietan agerian utziko dutena, geologiak euren disziplinetan duen papera eta honen eragin ekonomiko, sozial edota kulturala azalduz.
Horretaz gain, jardunaldietan zehar geologoek gidatutako bi irteera egingo dira, artearen eta Bilboko itsasadarreko ingurumenaren alderdi geologikoen inguruan aritzeko.
2018ko Azaroak 22 eta 23
Oteiza gela. Bizkaia Aretoa (Bilbo)
Dohako sarrera (kopuru mugatua)
Gainera:
  • Arte eta geologia tailerra (osteguna, 2018/11/22)
  • Bilboko Arte Ederren Museora bisita (osteguna, 2018/11/22)
  • Irteera: “Bilboko itsasadarraren ingurumen-historia (geologo baten hitzetan)” (ostirala, 2018/11/23)
https://www.ehu.eus/eu/web/geologia/home

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora