Asteroko buletina
Berezko joera, arraina urera eta satorra lurpera.

Bizi baratzearen plaza

Landarlan Ingurumen Elkartea
Gure inguruneaz arduratuko den talde interdisziplinar bat, Goierritarron kultura, ohitura, izaera nahiz esentziaz arduratuko dena, Goierriko eta ingurukoen bizi kalitateaz, naturaz eta landa eremuen ezaugarrietaz jardungo dena, borondatez, beren gogoa eta denbora zuei, guztioi eskeiniaz.

DELITU LARRIAK ARALARREN

2018-07-30 08:03

Dagoeneko hilabete t´erdi pasatu da Aldundiak Aralarko parke naturalean landatutako haginak ipurditik atera zituztenetik eta hagin heldu bat akabatzeko enborreko azala kendu ziotenetik. Hagina interes bereziko espezie mehatxatua denez, aipatutako zuhaitz landaketa erabat egokia iruditzen zaigu eta irmoki gaitzesten dugu bere suntsipena. Elkarte honek gertatutakoaren salaketa Beasaingo Ertzaintzaren komisarian jartzeaz gain Aldundiari, Enirio-Aralarko Mankomunitateari, berau osatzen duten udalei eta parke naturaleko zuzendaritzari jakinarazi zien zera eskatuz, gertatutakoa ikertzeko, dagoen gatazka berbideratzeko sektore inplikatu guztiak aintzakotzat hartuz eta landaketa berri bat egiteko. Aipatutako erankunde guzti horietako bakar batek ere ez digu erantzun eta ez du gertatutakoaren berri zabaldu ere. Era berean, txalogarria deritzogu joan den ekainaren bukaeran Eusko Legebiltzarrak aho batez onartutakoa Eusko Jaurlaritzari eskatzeko: Ertzaintzak ingurumen delituak ikertzen dituen unitatea indartzeko eta gauza bera egiteko antzeko jarduera burutzen duten Aldundi eta udaletako taldeekin. Baina Aldundi eta mankomunitatean Legebiltzarreko akordio hori onartu duten alderdi politkoetako ordezkariak ixilik daude gorago aipatutako ingurumen delitu larrien aurrean. Zergatik??

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora