Asteroko buletina
Neguari zuztarra moztuko dion sagurik ez da sortu oraindik

Bizi baratzearen plaza

Landarlan Ingurumen Elkartea
Gure inguruneaz arduratuko den talde interdisziplinar bat, Goierritarron kultura, ohitura, izaera nahiz esentziaz arduratuko dena, Goierriko eta ingurukoen bizi kalitateaz, naturaz eta landa eremuen ezaugarrietaz jardungo dena, borondatez, beren gogoa eta denbora zuei, guztioi eskeiniaz.

Aralarko pisten bigarren proiektua ere auzitara

2018-10-05 13:02







Eguzki eta Landarlan elkarte ekologistek fiskaltzaren aurrean salatu dugu Aralarko pisten bigarren proiektua, proiektua legez kontrakoa delakoan. Enirio eta Igaratza lotu asmo dituen pista salatu dugu.  Delitu ekologikoa eta lurralde antolaketaren kontrako delitua eta prebarikazio delitua ere egotzi diegu arduradunei.

Enirio eta Igaratza arteko mendi bidea  pista bihurtzea erabaki du mankomunitateak, eta neurri horri oniritzia eman diote Gipuzkoako aldundiak, nahiz eta proiektuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailaren kontrako txostena jaso duen eta Gipuzkoako aldundiaren Kultura Zuzendaritzak ere "kezka handiak" agertu dituen. 
Gainera, proiektuak ez ditu aintzat hartu Gipuzkoako hainbat elkarte ekologistak, mendi elkartek eta udalek aurkeztu dituzten alegazioak; ezta Aranzadi zientzia elkarteak, Gipuzkoako Mendi Federazioak eta Quebrantahuesos fundazioak aurkeztu dituztenak ere.

 Mankomunitateak lanei ekin diela ikusita, Eguzkik eta Landarlanek fiskaltzara jotzea erabaki dugu.
 
 Enirio eta Igaratza arteko pistaren proiektuak ingurumen ebaluazio legea urratu du, Aralarren egin asmo diren pistak hainbat proiektutan zatitu direlako. Batera aztertu behar zen Intzesaotik Goroskintxura arteko pistaren eta orain egiten hasi direnaren ingurumen eragina, eta ez zatika, egin den bezala.
Bestalde,  bigarren pistak helburu dituen txabolek badutela dagoeneko bide bat, eta larreen mantentzerako beharrezkoa den artzantza jardueraren etorkizuna ez dela bide berriaren menpeko nabarmendu nahi dugu
  Gipuzkoako Mendi eta Ingurune Naturaleko Zuzendaritzak ez du inolako aipamenik egin Aralarren babestu beharreko espezieei buruz, proiektuak babestutako 24 landare espezieri eta 60 animalia espezieri kalteko diren arren.
Horrez gain,  proiektuak Aralarreko Natur Baliabideen Antolaketa Plana ere urratzen du.  Pista berriaren %80 babestutako mendi lurretan ,egingo da, eta araudiak ez du baimentzen gisa horretako lanik.
Azkenik, lanek Aralarko ondare arkeologikoan kalte konponezina eragingo du.

 http://goierri.hitza.eus/2018/10/04/aralarko-pisten-bigarren-proiektuagatik-salaketa-ipini-dute-eguzkik-eta-landarlanek/

 https://www.berria.eus/albisteak/157570/aralarko_pisten_bigarren_proiektua_ere_auzitara_eraman_dute_eguzkik_eta_landarlanek.htm
atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora