Zorroan abarrots asko, baina intxaur gutxi

Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
Gure inguruneaz arduratuko den talde interdisziplinar bat, Goierritarron kultura, ohitura, izaera nahiz esentziaz arduratuko dena, Goierriko eta ingurukoen bizi kalitateaz, naturaz eta landa eremuen ezaugarrietaz jardungo dena, borondatez, beren gogoa eta denbora zuei, guztioi eskeiniaz.
2019-05-08 12:00


ARALARKO NATUR PARKEAREN  KUDEAKETA JASANGARRIRAKO PROPOSAMENA


         Lan honen helburua, Natur Parkearen kudeatzaile nagusi den Gipuzkoako Foru Aldundiari eta baita Enirio Aralar Mankomunitateari ere, Landarlan Ingurumen Elkartearen aldetik, ingurune babestu honen kudeaketa jasangarri baterako proposamen bat luzatzea da. 




         Proposamena ez da soilik ingurumenaren kontserbazioaren mesedetan eginikoa, baizik eta Natur Parkearen ondare naturala babesteaz gain, bertan larratzeko eskubidea duten abeltzainen mesedetan eginikoa ere bada. 




        Zinez sinesten dugu proposamen hau azken urteetan sortu den gatazka sozialari irtenbidea bilatzeko dokumentu egokia dela, honenbestez, Aralarren erabiltzaile guztientzako mesedegarria dela. 




        Proposamen sintetizatu bat da, Aralar Natur Parkearen helburuak betetzera bidean egindakoa, eta aurrez Aralarren egin diren azterketa anitzetan eta Legedian oinarritzen da.




      ?Naturguneen eta Basa-flora eta Basa-faunaren Kontserbazioari buruzko martxoaren 27ko 4/1989 Legeak Natur Parkeei buruz zera dio:




      ?Natur Parkeen helburua natur baliabideak babestu, kontserbatu, leheneratu eta hobetzea da, bereziki, natur guneak eta flora eta fauna basatiak. Gainera, kudeaketa horren printzipioetako bat bertako paisaien aniztasuna, berezitasuna eta edertasuna babestea da?. Helburu hau izanik lanaren oinarri.


Hona hemen proposamen osoa irakurtzeko esteka


KOMUNIKABIDEETAN:

Berriahttps://www.berria.eus/albisteak/166131/aralar-jasangarri-kudeatzeko-18-proposamen-egin-ditu-landarlanek.htm

Goierriko Hitza: https://goierri.hitza.eus/2019/05/09/aralar-jasangarri-kudeatzeko-18-proposamen-egin-ditu-landarlanek/

Goierriko Telebista: http://www.gitb.eus/azken-berriak/11737-landarlanek-zenbait-proposamen-egin-ditu-aralarko-parke-naturalerako

Tolosaldeko Atariahttps://ataria.eus/tolosaldea/1557307057281-aralarrerako-proposamena-aurkeztu-du-landarlan-ingurumen-elkarteak






Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.