Asteroko buletina
Ilindi urte, gari urte

Bizi baratzearen plaza

Itsas Enara Ornitologia Elkartea
Hegaztiak eta haien habitata ikertzea, babestea eta ezagunaraztea ditugu helburuak, eta Gipuzkoa jardun-lurraldea. Ongi etorri!

Usapalaren ehiza debekatzeko eskatu diote Nafarroako Gobernuari Itsas Enarak eta Eguzkik

2018-07-21 12:25

Europak usapalaren ehizaren gainean ezarri duen behin-behineko debekualdiarekin bat egiteko eskatu diote Itsas Enarak eta Eguzkik Nafarroako Gobernuari. Horretarako alegazio bat aurkeztu diote datorren ehiza-aldia arautuko duen Foru Aginduaren zirriborroari.

Azken urteotan eskaera bera egin dute eta Gobernuak ez du aintzat hartu, Nafarroa usapalaren ehiza arautzen aitzindaria izan dela eta gaur egun Nafarroan espezie horren ehiza modu jasangarrian egiten dela argudiatuta.

Alabaina, joan den maiatzaren 24an, Usapala Babesteko Ekintza Plan europarra onartu zen. Plan horrek espeziearen estatusari buruzko jakintza zientifiko osoena eta eguneratuena du oinarri. Ondorioa oso argia da: usapalaren atzerakada izugarria izaten ari da Europa osoan. Atzerakada horri aurre egin ahal izateko, Planak hainbat ekimen proposatu ditu, eta horietako bat da, askoren arteko bat da,  berehalako debekualdia, behin-behinekoa, ezartzea Europa oso-osoan.

Beraz, Plana aurre-aurrean duela, Gobernuak nekez argudiatu ahal izango du berriro, ezta aitzakia gisa ere, Nafarroan usapalak “neurriz” edo “modu jasangarrian” botatzen direla.

Gobernuak bi aukera ditu: bata, behin-behineko debekualdia ezartzea; bestea, berriz, Europak datorren urtean behartu arte itxarotea. Bigarren aukeraren alde egiten badu, beharbada gainetik kenduko du neurri batean ehizaren lobbyaren presioa, baina ez du interes orokorraren alde egingo; izan ere, kasu honetan, interes orokorraren alde egitea bioaniztasunaren defentsan aritzea da. Eta, usapalari dagokionez, bioaniztasunaren defentsan aritzea debekualdia lehenbailehen ezartzea da.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora