2020-02-05 13:47
Negutik udaberrirako jauzia adierazten duen hilabetea da otsaila. Ingurugiroaren aldaketa edo naturaren tempoa, baserriak ongi asko ikasi du, nahiz eta gaur egun ahazten doan beste denbora mota bat gainjarri baitzaigu. Hau da, denboaren pertzepzioa osatzeko garaian, gizarte eraikuntzak bere eragina dauka. Otsailak, eta honi loturiko lan, erritual eta ospakizunek hori adierzaiko digute. Gaur folklore, ondare edo sinbolo dena, atzo bizitzeko modu bat zen.