Igartubeiti Baserri Museoa XVI. mendeko dolare baserri bat da. Bere balio kultural, historiko, antropologiko, arkitektoniko eta sinbolikoek babestu beharreko euskal ondarearen elementu nagusi bihurtzen dute. Igartubeiti Baserri Museoa proiektuak euskal baserriaren historiara eta bertakoen bizimoduetara hurbiltzeko aukera ematen digu, baliabide gisa baserria bera eta han eraikitako interpretazio zentroa erabiliz.
Igartubeiti Baserri Museoak Sagardo Asterik jasangarriena eta irisgarriena ospatuko du urriaren 9tik 18ra
2019-10-07 16:47
Baserrian sagar prentsaketa zuzenean ikusteko urteko aukera bakarra izango da.
Hitzorduak antzezpenak, kirikoketa erakustaldiak, inguruko jatetxeetan dastaketak eta erakusketak barne hartzen ditu.
Aurtengo berritasunen artean, museoak eragozpen fisikoak kendu ditu eta bertako baserritarrekin bat egin du zanpatutako sagarra Igartubeitikoa eta bere ingurukoa izateko.
Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.
BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.