Igartubeiti Baserri Museoa XVI. mendeko dolare baserri bat da. Bere balio kultural, historiko, antropologiko, arkitektoniko eta sinbolikoek babestu beharreko euskal ondarearen elementu nagusi bihurtzen dute. Igartubeiti Baserri Museoa proiektuak euskal baserriaren historiara eta bertakoen bizimoduetara hurbiltzeko aukera ematen digu, baliabide gisa baserria bera eta han eraikitako interpretazio zentroa erabiliz.
Ehungintza eta jasangarritasuna ardatz duten bi tailer Igartubeitin, Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko
2022-05-09 07:57
"Oihala ehuntzea, hori bai li(h)oaI!" familientzako tailerra maiatzaren 21ean, larunbatean, egingo da. Maiatzaren 22an, igandean, "Upcycling: Bizitza berri bat eman zure arropari" helduentzako tailerra izango da. Museoak doako sarrerak eskainiko ditu maiatzaren 21ean eta 22an
Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.
BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.