Asteroko buletina
Zer da belar txar bat? Onurak ezagutzen ez dizkiogun landarea.

Bizi baratzearen plaza

Igartubeiti Baserri Museoa
Igartubeiti Baserri Museoa XVI. mendeko dolare baserri bat da. Bere balio kultural, historiko, antropologiko, arkitektoniko eta sinbolikoek babestu beharreko euskal ondarearen elementu nagusi bihurtzen dute. Igartubeiti Baserri Museoa proiektuak euskal baserriaren historiara eta bertakoen bizimoduetara hurbiltzeko aukera ematen digu, baliabide gisa baserria bera eta han eraikitako interpretazio zentroa erabiliz.

AZAROA IGARTUBEITIN

2019-11-03 11:35
Azaroko hilabeteak udazkenean erabat murgildu gaitu, azken txanpan sartzeraino. Sagar lanak egin da, baserria azkeneko uztak jaso eta bere barnean ongi ongi jasotzeko ahaleginetan ibiliko da, ganbarak erruz betetzerarte. Sinesmenek ere izango dute zeresana azaroan, arimari lotuta. Eta aldi berean baratzea negurako landareez beteko dugu, eta baita haziez, azaroa “hazi-aroa” baita. Ingurunea berriz azken hostoak galtzen hasiko da, baina hostoaz gain gure lurrak ezkurrez beteko dira, kirris-karras gure oinpean eta txerrien ahotan ibiltzeko...
atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora