Asteroko buletina
Orirtete, arto ereitte; orerorte, gariereitte; Sanlorentzôta, arbiereitte.

Bizi baratzearen plaza

Igartubeiti Baserri Museoa
Igartubeiti Baserri Museoa XVI. mendeko dolare baserri bat da. Bere balio kultural, historiko, antropologiko, arkitektoniko eta sinbolikoek babestu beharreko euskal ondarearen elementu nagusi bihurtzen dute. Igartubeiti Baserri Museoa proiektuak euskal baserriaren historiara eta bertakoen bizimoduetara hurbiltzeko aukera ematen digu, baliabide gisa baserria bera eta han eraikitako interpretazio zentroa erabiliz.

ABENDUA IGARTUBEITIN

2019-12-15 13:28
Abenduarekin batera datorkigu negua. Hilabete honek ordea gure lurretan barrena izendapen ugari jaso ditu, eta denak ere neguari erreferentzia egiten diotenak dira: loia edo lotazila (lo egiteko hilabetea), neguila, beltzila edota hotzaroa. Gaur erabiltzen dugun abendu hitzak ordea beste esanahi bat du, beste modu batera baina neguarekin ere lotu dezakeguna, izan ere latinezko “adventus” hitzetik dator, “jainkoaren etorrera” esan nahiko lukeena. Neguak beraz, bere hasieran eten bat dakar, atseden bat eta lo zorro bat, batez ere gure inguruan nabarituko duguna. Eta baserriak historian zehar neguak zekarren eraldaketara egokitu behar izan du: hotzera, ilunera eta bustira alegia.
atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora