Asteroko buletina
Batekoz beste, kukua euri eske.

Bizi baratzearen plaza

Goiener berriztagarriak
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba

Sorkuntza proiektuak ezagutzera eman ditugu "Herri Txiki Adminentsuak" jardunaldian

2019-10-09 15:16

Pasa den ostiralean, urriak 4,  Goiener Taldeak parte hartu zuen Eusko Ikaskuntzak antolatutako «Herri Txiki Adminentsuak» jardunaldien Beizamako bigarren ekitaldian. Aurreko ekitaldia Idiazabalen izan zen irailaren 20an.

Jardunaldi hauek lotuak daude Eusko Ikaskuntzak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gipuzkoa+ ekimena indartzeko habian jarri duen proiektuarekin; bere helburua herri txikietan ekonomia suspertzeko plan estrategikoak garatzea da, landa guneak duen deskapitalizazio joeraren aurrean. [Ikusi txostena]

Beizamako ongi etorri hitzaldia Alkateak, URKOME Landa Garapen Elkartea, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Ikaskuntzako ordezkariek egin zuten.

Segidan Gaindegiako Julen Landak gidarako bildutako informazioarekin herri txikien diagnostikoaren laburpen bat aurkeztu zuen. Ekonomiaren terziarizazioak, herri handiagoetan lan konzentrazio handitzea dakarrela azpimarratuz eta honek inguruko herri txikien populazioa gutxitzea.

Energia berriztagarrien atalarekin hasteko, Goiener Taldeko Asier Arsuagak azaldu zituen I-ener eta Goienerren arteko mugaz gaindiko harremanak sorkuntza proiektuetan eta aholkularitza arloan talde bereko Nafarkoop kooperatibaren laguntzarekin aurrera ateratako Lizarragako mikrosarea eta datorren urtean martxan jartzekotan diren Orexako komunitate elektrikoa azaldu zituen ere.

 

Energiari buruzko bigarren atalean, Aitor Perez Izaba herriko ?Ezka Ibaia Energia? udal merkaturatzaileaz aritu zen, bertan dituzten banaketa sare eta sorkuntza proiektu hidraulikoez gain.

Tolomendiko Imanol Olano eta Orexako alkate Eneko Maiozek herri txikietako ostatuez hitz egin zuten eta aurrera egiteko eredua eguneratu beharraz.

Atsedenaldi eta derrigorrezko talde argazkiaren ondoren, natura, kultura sormena eta bertako jendea oinarri dituen Fagus-Alkiza proiektua aurkeztu zuten Alkizako Udaleko Edurne Ayuso eta Alaitz Bilbaok.

Proiektuen aurkezpen atalarekin amaitzeko Beizamako Aterpetxea daraman Beizama Bizia Kooperatiba ezagutzeko aukera egon zen Leire Retegui eta Iñigo Altunaren eskutik.

Ekitaldiari amaiera eman zitzaion eztabaidarako tarte irekiarekin eta Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaolak laburtutako ondorioekin.

Argazkiak: Eusko Ikaskuntza.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora