Asteroko buletina
Agorileko ura da zafran, ezti eta ardau

Bizi baratzearen plaza

Goiener berriztagarriak
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba

Plan estrategikoa partehartzetik lantzeko topaketak, Gasteizen

2019-02-27 16:28

Goienerren helburuetako bat eredu energetikoa gizartearen partehartzetik eraldatzea izanik, gainontzeko urteetako helburuak lantzeko espazioa izan da Otsailen 23an, Gasteizen. Deialdia Goienerreko bolondres guztiei luzatu zaie.

Lehenik eta behin, plan estrategikoa burutu duen komiteak, proposamenak eta nondik norakoa azaldu dituzte bertaratutako guztiak informatuta egoteko. Ostean, proposamenen gainean eraiki, ideiak berriak mahigaineratu eta interesgarrienak identifikatzeko aukera izan dute partehartzaileek.

Elkarlanetik jaso diren proposamen guztiak batu eta azken bertsioa landuko da Maiatzaren 18an Asanblada Orokorran aurkezteko.

The post Plan estrategikoa partehartzetik lantzeko topaketak, Gasteizen appeared first on Goiener Elkartea.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora