Asteroko buletina
Zezeileko oloa, olo; martxokoa, oloto; aprilekoa, ez olo ez lasto.

Bizi baratzearen plaza

Goiener berriztagarriak
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba

Mugikortasunaren Astea hainbat hitzaldirekin ospatuko dugu Goienerren

2019-09-06 10:19

Dagoeneko iritsi zaigu iraila, eta honekin batera ikasturte hasierak dakartzan hainbat berri eta ekintza. Baina momentuz ez dizkizuegu guztiak aurreratuko!

Irailaren 16an hasi eta 22 arte, Mugikortasun Astea ospatuko da Europa guztian eta Goiener Elkarteko Mugikortasun Taldeak gaiarekin lotutako hainbat hitzaldi informatibo antolatu ditu egun hauetan.

Iaz Goienerreko bazkideak mugikortasun iraunkorraren inguruan dituzten nahiak eta beharrak ezagutzeko inkesta bat burutu zen, izan ere, gaiak interes handia pizten du bazkideen artean.

Beraz, galdetegietan jasotako datuak helarazteaz gain, etorkizunean aurrera eraman daitezkeen hiru egitasmo azalduko dira hitzaldian: mugikortasun ohitura berriak indartzeko aholkularitza, ibilgailua partekatzeko alternatiba eta txirrindula elektrikoaren erabilera sustatzeko planteamenduak.

Hauek dira eskainiko diren hitzaldien lekuak eta orduak:

Eguna: 2019/09/16
Ordua: 18:00

Eguna: 2019/09/17
Ordua: 18:00

Eguna: 2019/09/18
Ordua: 18:00

Eguna: 2019/09/19
Ordua: 18:00

Parte hartzeko izen ematea ezinbestekoa da eta ondorengo inprimakiaren bidez egin dezakezue.

Goienerreko bazkide guztiak daude gonbidatuta, beraz, animatu! Baina adi, lekua mugatua da, beraz etortzeko nahia izanez gero, izena ahalik eta azkarren ematea gomendatzen dizugu.

 

The post Mugikortasunaren Astea hainbat hitzaldirekin ospatuko dugu Goienerren appeared first on Goiener Elkartea.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora