Asteroko buletina
Uztailean, aho beltz, lehor eztarrian.

Bizi baratzearen plaza

Goiener berriztagarriak
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba

Goienerreko Batzar Orokorrean eguneko gai-zerrendako puntu guztiak onartuak

2020-06-08 15:04

Joan den larunbatean, ekainak 6, Goienerreko Batzar Nagusia izan zen. Aurtengo egoera dela eta, Batzarra online egin zen eta streaming bidez jarraitu ahal izan zen.

Joanes Maiza lehendakariaren hitzaldiak eman zion hasera Batzarrari, puntualtasun osoz goizeko 12:00tan. Ondoren, Olatz Azurzak â€'goiz osoan zehar moderatzaile eta gidari lan bikaina egin zuenakâ€' batzarrak izango zituen xehetasun guztiak azaldu zituen: zer bozkatuko zen, nola bidal zitezkeen galderak Batzarraren amaieran erantzun zitezen, arazo teknikoetarako arazoak nola konpondu…

Hori guztia azaldu ondoren, Eider Murgoitiok eta Xabier Lozanok 2019ko memoria eta 2020an Goienerren garatuko diren proiektuak aurkeztu zituzten 3 bideo animaturen bidez. Ondoren, Leire Donazarrek labur aurkeztu zuen Berdintasun Plana, eta jarraian, bideo aurkezpen baten bidez 2019ko kontuak eta 2020ko aurrekontuak azaldu ziren.

Aurkezpenen txanda amaitutakoan, bazkideek posta elektronikoaz aldez aurretik helarazi zituzten galderak erantzun ziren, eta ondorengo puntu hauek bozkatu zituzten:

  1. 2019 kudeaketa planaren onarpena
  2. 2019ko ekitaldi ekonomikoko urteko kontuak onartzea eta ekitaldiko emaitza banatzeko proposamena
  3. 2020ko kudeaketa plana eta horri lotutako aurrekontua onartzea
  4. 2020rako borondatezko eta nahitaezko ekarpenen interesa %0 izango dela dioen proposamena onartzea
  5. Batzarrari aurkeztutako berdintasun planaren proposamena onartzea

Bozketan parte hartu zutenek puntu guztiak onartu zituzten eta Batzarra ixteko hitzaldia ere Joanes Maizaren ardura izan zen. Goienerren oso pozik gaude gure bazkideek emandako erantzunarekin eta Batzarrak izan zuen parte-hartzearekin, gogoratu behar dugu, Batzarrean bertan esan genuen bezala, aurtengo asmoa beste Batzar presentzial bat egitea dela, elkar ikusi eta (mahai baten bueltan) elkarrekin egun eder bat pasatzeko.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora