Asteroko buletina
Lorarik ederrena, maiatzeko antxobia

Bizi baratzearen plaza

Goiener berriztagarriak
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba

Goienerrek Bioterran parte hartu du erakusketari batekin eta hitzaldien bitartez

2019-06-11 12:00

Asteburu honetan Bioterran parte hartzeko aukera izan dugu. Bioterra produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren Euskadiko azoka da eta aurten, ekainaren 7tik 9ra ospatu da Irungo Ficoban.

160 erakusketarien artean izan da Goiener, energia berriztagarrien inguruan zeresanik badugula erakusteko.

 

Ostiral goizean goizetik jendetza ibili da azokan eta beti bezala, bertaratu diren bolondresek lana gogotik egin dute jendearen zalantzak eta galderak erantzunez.

Alex López azpimarratu du, beraientzako motibazio ?txute? moduko bat direla horrelako azokak, gehienbat pertsonak galdezka etortzen direnean. Izan ere, ?azoketan harreman zuzena duzu jendearekin eta jendeak ere ikusten du kooperatibaren atzetik beraiek bezalako pertsonak daudela?.

Ohikoa den bezala, erakusketarira jada Goienerreko bazkideak badirenak ere hurbildu dira euren babesa emateko, zalantzak argitzeko edota agurtzeko besterik gabe. Honek gogorarazten digu langile eta bolondresez gain, beste 10.000 pertsona baino gehiago daudela kooperatiba honen atzean babesa ematen. Eider Murgoitio, Bioterran aritu den Goienerreko langileak dio ?oso hunkigarria dela ezagutzen gaituen jendea eta bazkideak hurbiltzen direnean, jendea arro agertzen baita Goienerreko parte izateaz?.

Honen harira, Bioterran izan den Santiago Ochoa de Eribe Goienerreko zuzendariak, kooperatibaren hastapenetatik guregana hurbiltzen diren pertsonen perfila aldatuz joan dela baieztatu digu: ?geroz eta pertsona gehiagok ezagutzen gaitu eta hurbiltzen direnean  konturatzen gara askok Goiener zer den eta zer egiten duen gutxi gorabehera badakitela. Lehen, ezjakintasun handiagoa sumatzen genuen?. Azken azoka honetan autokontsumoaren inguruan interesa erakutsi duten pertsonak nabarmen igo direla ere azaldu digu Santik.

Erakusketariaz gain, hitzaldiak eta tailerrak ere eman ditugu: ?Autokontsumoaren inguruan jakin beharko zenituzkeen 10 gauza garrantzitsuenak? igande goizean eta ?Nola eraldatu zure kontsumo ohiturak autokontsumorantz? tailerra larunbatean eta igandean arratsaldeko 17etan.

Hiruetara ikusle ugari bertaratu da, eta hitzaldiak zutik jarraitu behar izan dituzte zenbaitek. Xabier Loyarte hizlarietako batek esan digun bezala, ?behin hitzaldiak eta tailerrak amaituta galderentzako tarte luzeak izan ditugu eta ikusleen parte-hartzea handia izan da. Agerikoa da argindarraren inguruan jendeak kezka eta galdera asko dituela eta polita dela hauei erantzuna emateko aukera izatea ere?.

The post Goienerrek Bioterran parte hartu du erakusketari batekin eta hitzaldien bitartez appeared first on Goiener Elkartea.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora