Asteroko buletina
Abenduko laino lanbrotsuak, sagar asko ekarri.

Bizi baratzearen plaza

Goiener berriztagarriak
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba

Goiener kooperatibak eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak hitzarmena sinatu dute campusetan energia berriztagarria erabiltze aldera

2019-04-03 00:00

Hitzarmenaren ondorioz, Fakultatea egin da Goiener kooperatibaren bazkide eta, aurreratzean, Goiener izango da campus bietako energia hornitzailea.

Atzo, apirilak 1, Goiener Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatibak eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute Eskoriatzako campusean. Hitzarmen ekitaldian parte hartu dute erakunde horietako ordezkari nagusiak: Santi Otxoa de Eribe Goiener kooperatibako zuzendaria eta Begoña Pedrosa Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa.

Hitzarmenari esker, batetik, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea bazkide laguntzaile bilakatu da Goiener kooperatiban, eta, bestetik, aurrerantzean, Goiener izango da Aretxabaletako eta Eskoriatzako campusetako energia hornitzailea.

Elkarlanaren helburua da erakunde bien arteko harremanetan sakontzea, kontsumo eta energiaren erabilera arduratsua sustatzea Fakultatean eta bermatzea, aurrerantzean, berriztagarria izatea Fakultateak kontsumituko duen energia guztia.

 

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora