Asteroko buletina
Urri giroa, batean denbora ederra, bertzean uria denean.

Bizi baratzearen plaza

Goiener berriztagarriak
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba

Gipuzkoako abeltzaintza ekologikoan baliabide propioekin energia sortzeko eta autonomian sakontzeko diagnostikoa

2019-06-11 00:00

Egun beste sektoreetan bezala, nekazaritzan eta abeltzaintzan ere energia kontsumoa ezinbestekoa da jarduera, teknologia berrietara egokituta, aurrera eramateko. Bestalde ezin dugu ukatu mahai gainean dagoela gaur egungo gizartean, energia hau sortzeko erabiltzen diren baliabideen inguruko eztabaida, honek ingurumenean sortzen duen eraginagatik; CO2 isurketak, aldaketa klimatikoa, baliabide naturalen agortzea, etb.

Ekologikoan ekoizten duten baserritarren kezka nagusietako bat energiaren kostua eta honen jatorria da, ez bakarrik esnea ekoizten dutenentzat, energia behar gehien izanik, transformatzearen bidea izan delako iraupenerako aukera, baizik eta baliabide naturalak optimizatzea, eta energian baita ere, ekoizpen ekologikoaren lehentasunetako bat delako, ereduan sakontzen jarraitu ahal izateko.

Testu inguru honetan, eta baserritarren kezka hauei erantzuteko asmoz, Lurgintzan (Gipuzkoako nekazal eta abeltzaintza kudeaketarako kooperatiba) eta Biolurren (Gipuzkoako nekazaritza eta abeltzantza ekologikoaren elkartea), energiaren inguruko diagnosia eta hobekuntzak landuko dituen proiektu pilotu bat martxan jartzeko aukera planteatu zuten bi erakundeek duten hitzarmenaren baitan.

Azterketa honetan, Nafarkoop-en (energia berriztagarrien sorkuntzarako kooperatiba) bitartez, Goiener Taldearen ezagutza eta esperientziarekin kontatuko dute baserri bakoitzean egingo den lan taldea teknikorako. Etxe bakoitzean auditoriak egingo dira, energia kostua murrizteko eta efizientzian hobetzeko helburuarekin, baina baita ere baliabide propioekin energia sortzeko aukerak dauden aztertu da, beti ere autonomian sakontzeko asmoz.

Esperientzia hau, ardi eta behi esnea transformatzen dabiltzan Gipuzkoako 5 baserri ekologikotan burutuko den arren, Euskal Herriko beste baserri batzuentzat balio izateko intentzioa du. Azterlanak, hainbat datu ekonomikoz jabetzeko balioko digu, besteak beste energia berriztagarriak sortzeko beharrezko inbertsioak zeintzuk diren ezagutzeko baina baita ere hauek erabiliz lortuko litzatekeen autosufizientzia ekonomikoaz jabetzeko ere.

Hala ere ez da diagnosi ekonomiko soil bat izango. Martxan jarriko den ezaugarri honetako prozesu batek, proiektuan eta sektorean, dimentsio ekologiko, politiko eta sozialean duen eragina kolektiboki ezagutu eta baloratu nahi du. Honetarako, tokiko elikadura sistemen eremuan ikertzailea den UPV/EHUko Mirene Begiristainen laguntza izango dute.

Azkenik esan, elkarlanaren ondorioz sortutako proiektu bat izan dela, eta aipatutako agente ezberdinen parte-hartzeaz gain, Landaola (Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteen Federazioa) eta ENEEK (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua) erakundeen diru-laguntzari esker burutuko dela.

 

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora