Asteroko buletina
Lorarik ederrena, maiatzeko antxobia

Bizi baratzearen plaza

Goiener berriztagarriak
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba

Fagollagako zentral hidraulikoan lehenengo bisitak jaso ditugu

2019-06-13 01:00

Iazko uztailean Fagollagako zentral hidraulikoa erosi genuen Nafarkoopeko bazkideek egin zenuten ekarpenekin. Ordutik daramagu zentralean hobekuntza eta egokitzapen lanak egiten: 2 tona hondakin atera genituen, kanalaren inguruko sastrakak kendu, zentralaren barneko makinetan mantentze-lanak aurrera eraman?

 

Udaran Fagollagako zentralaren errendimendua hobetzeko lanetan jarraituko dugu: zentrala automatizatzen, goiko uhateak erregulatzen, kaudalimetro bat eta beste turbina txikiago bat ere instalatzen. Baina, Nafarkoopeko bazkideei zentrala erakusteko gogotsu geundenez, bisitak egiteko zentrala ireki dugu udara honetan. Bisitetan zentralaren funtzionamendua eta ondoko ingurumena ezagutzeko aukera izango duzue, arras polita dena!

Bisitak ekainaren 9an hasi ziren eta abuztuaren 10erarte luzatuko dira. Hala ere, jada plaza gehienak beteak ditugu eta abuztuaren 10eko gaztelerazko bisitarako soilik geratzen zaizkigu lekuak.

Beraz, oraindik ez baduzu zure tokia erreserbatu, adi egon, oso plaza gutxi geratzen dira eta!

Hortaz, Nafarkoopeko bazkideak bazarete eta abuztuaren 10eko bisitan parte hartu nahi baduzue, ondorengo inprimakia betetzea eskatzen dizuegu. Gogoratu beste pertsona batekin lagunduta etortzeko aukera daukazuela, beti ere adin nagusikoa bada.

Zuen zai gaude!

Jatorrizko artikulua

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora