Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba
2020-02-03 14:20

Abenduaren 28an, GOIENER Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatibak eta CISER (Centro Integrado Superior Energías Renovables) – CENIFERrek elkarrenganako konpromisoa berretsi zuten lankidetza-hitzarmen baten bidez. Imarkoainen egin zen hitzarmen ekitaldian Luis Orús eta David Inagak (CISER-CENIFER) eta Maria Arretxek (GOIENER) parte hartu zuten.

GOIENER kooperatibak CISER-CENIFERen sustatzen dituen balore sozialak identifikatzen ditu. Horregatik, bidaide ezin aproposago bilakatzen da kooperatibaren xedeak lortzeko. Beste aldetik, CISER-CENIFERrek kontuan hartzen du GOIENER dela behar duen bitartekoa, era berri baten bidez bere behar energetikoa kudeatzeko. Modu berri hau aurrezte eta energia-eraginkortasunean oinarritzen da, baita energia berriztagarriaren kontsumo eta energiaren sorkuntzan ere.

Hitzarmen honi esker, bi entitateen konpromisoa gauzatu da eta aurrerantzean elkarrekin lankidetzan aritzeko nahia adostu da bi erakundeetarako onuragarri suertatuko delakoan. Horrela, bi erakundeek aintzat hartzen dute elkar: zerbitzuen komunikazioan, batez ere, iraunkortasunarekin, etikarekin eta bi erakundeak batzen dituzten baloreekin zerikusia dutenetan. Halaber, elkar kontuan hartuko dute erakunde edo entitateen aurrean ordezkaritza korporatiboan, bai testuinguru hurbilean bai nazioarteko mailan. Baita, bi erakundeentzat onuragarriak izan daitezkeen eta energiarekin zerikusia duten jarduera eta estrategia guztietan ere.

CISER-CENIFERrek? izan ditzaken beharrei erantzuteko, GOIENERrek bere talde profesional eta bolondres osoa eskaintzen dio. Gainera, CISER goi zikloko ikasleei aukera ematen zaie GOIENERren prestakuntza praktikoa egiteko.

Beste aldetik, CISER-CENIFERrek bere egoitza eta azpiegiturak eskaintzen dizkio GOIENERri edozein hitzaldi, tailer edo bestelako prestakuntzak antolatzeko, baita aholkularitza teknikoa ere.

 
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.