Asteroko buletina
Izotza Santutxun jaio zen eta Bidanian bataiatu zuten

Bizi baratzearen plaza

Goiener berriztagarriak
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba

Bolondresentzako formakuntza ezberdinak aurrera atera ditugu azkeneko asteetan

2019-07-05 20:00

Goienerrek energia berriztagarria sortu eta merkaturatzeaz aparte, badu beste helburu garrantzitsu bat, gaur egungo eredu energetikoa partaidetzatik eraldatzea. Horretan gogor dihardugu lanean.

Proiektua martxan jarri zenetik, 175 pertsonak hartzen dute parte Goienerren bolondres gisa ekintza ezberdinak aurrera ateratzen. Honetarako ezinbestekoa da baliabide ezberdinak bideratzea, adibide gisa, parte hartzeko interesa duten bolondresentzat ekain honetan zehar burutu diren hainbat formakuntza. Adibidez, merkatu elektrikoaren funtzionamendua, ekonomia feminista, Goienerrek eskaintzen dituen zerbitzuak?

Gauzak horrela, uztaileko lehenengo aste honetan, ULMA Kooperatiban (Oñatin) izan gara bertako langileei GOIENER zer den azaltzen eta argindarraren fakturaren inguruko formakuntza bat ematen. Gerturatu diren lagunek beraien kontsumo fakturak ekarri dituzte eta hauek ikertzen oso ekarpen interesgarriak jaso ditugu.

Goienerrentzat oso garrantzitsua da pertsonek kontratu garden eta justuak izatea. Horregatik, ULMAko lagunei fakturak dituen kontzeptu ezberdinak azaldu dizkiegu eta honen gainean kontuan izan behar dituzten elementuak argitu dizkiegu.

Autokontsumoa ere interesa piztu duen gaietako bat izan denez, Nafarkoopek Oñatiko Ur Jauzietan duen %10 partaidetzatik abiatuta, Sorkuntza ekimenaren filosofia, eredua eta proiektuak azaldu ditugu.

 

Datozen hilabeteetan gure formakuntza eskaintzarekin jarraituko dugu, batez ere, autokontsumo eta Sorkuntza proiektuak azaltzen.

Oso pozik gaude izan dugun erantzunagatik eta bihotzez eskertu nahi dizuegu proiektuan sinistu eta parte hartzen duzuen guztioi.

?Bolondres eta kooperatibista gisa sartu berri naizenez ez dut informazio gehiegirik. Baina itxura oso ona hartu diot. Bai enpresa aldetik, zein alde humanotik. Pribiliegio eta plazerra dira niretzako horrelako proiektuan parte hartu ahal izatea. Ingurugiroa zainduz berriztagarriekin eta ez da proiektu ekonomiko hutsa, baizik eta giza erlazio berrien sorreran txertatzen dena gainera, hazkuntza pertsonalekoa, berdintasunean elkar lanean aritzekoa, errespetuzkoa? Ekonomia solidario eta feministaren inguruko Zumaiako lan saioa suspergarria izan zen. Goiener taldeko bolondres zein langile guztien konpromezua ikusteak, berdintasun erlazioen sorreran, ilusioa eta itxaropena pizten du.?

Bolondres batengatik jasotako iruzkina

The post Bolondresentzako formakuntza ezberdinak aurrera atera ditugu azkeneko asteetan appeared first on Goiener Elkartea.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora