Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba
2019-11-06 16:31

Urrian zehar 5 tailer parte-hartzaile egin ditugu Talde Lokalekin, Goienerren lantzen ari garen lehenengo Berdintasun Planaren inguruan eztabaidatzeko, hausnartzeko eta informazioa biltzeko ere. Prozesu honek EMAKUNDE-EMAKUMEAREN EUSKAL ERAKUNDEAren finantzazioa jaso du, eta lanketa errazteko Equipare kooperatibaren (REAS Euskadi) kanpoko laguntza izan dugu.

Tailer hauetan kooperatibaren antolaketa-kulturaren alderdi batzuk aztertu nahi izan ditugu eta nagusiki hiru gairi buruz eztabaidatu dugu:

    • Goienerren egiten ditugun zeregin edo ekintzek zein onarpen duten aztertu dugu, hau da, zeintzuk dira ikusgarritasun eta ospe handiena dutenak eta aldiz, zeintzuk dira oharkabean pasatzen direnak edo egiten direla ere konturatzen ez garenak.

Modu horretan, ikusgarritasun txikiagoa duten esparru eta zeregin batzuk identifikatu ditugu, horietako batzuk gehienbat emakumeek egindakoak direlarik. Horrela, gaur egun erakundearen zatirik handienarentzat ikusezinak diren esparruak aitortzea bultzatuko duten ekintzak ezarri ahal izango dira.

    • Goiener osatzen dugunok partekatzen ditugun balioak edota ezaugarrien inguruan ere aritu gara. Honek Goienerren ?pertsona konprometitu edo militantearen? eredua zehaztea erraztu digu.

Pertsona eredu hau ezagututa, baztertuak geratu daitezkeen pertsonen inguruko hausnarketa bultzatu dezakegu, hau da, parte hartzeko zailtasun gehiago dituzten edo erakundean inplikatuta sentitzea kostatzen zaien pertsonen inguruko hausnarketa hain zuzen ere.

    • Goienerren gauzatzen diren lidergo-estilo desberdinak identifikatu ditugu, lidergoen aniztasuna ikustarazteko eta aitortzeko. Modu honetan, boterea erabiltzeko modu jakin batzuei protagonismoa kendu ahal izango diegu, zehazki motibazioa kendu eta parte-hartzea zailtzen dituztenei.

Azaroan ekintza-estrategiak zehazten hasiko gara berdintasun diagnostikoan identifikatu diren hobekuntza esparruetan. Beraz, laster izango da I. Berdintasun Plana abian.

Goiener erakunde berdinzaleago eta eko-feminista bihurtzeko bidean jarraitzen dugu, bizitza erdigunean jarriz beti, gure plan estrategikoan jasotzen dugun bezala.

The post Berdintasun plana partekatu dugu Talde Lokalekin, hausnarketarako denbora izanik appeared first on Goiener Elkartea.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.