Asteroko buletina
Ilbeltza egiten badu txuri, ardiak haziko du; ilbeltza egiten badu hil beltz, ez ardi eta ez axuri.

Bizi baratzearen plaza

Goiener berriztagarriak
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba

ARGIAk eta Goienerrek elkarlanean jarraitzeko asmoa berretsi dute

2019-05-02 00:00

Jada bi urte pasa dira ARGIA Goienerreko bazkide egin zela eta energia berdea kontsumitzen hasi zela. Pausu hau energia burujabetzaren eta energia garbi eta berriztagarrien aldeko pausua izan zen.

Eta orain, bi urteren bueltan, Goienerrek eta ARGIAk beste aurrera pausu bat eman dugu hitzarmen berri bat sinatuz. Hortaz, hitzarmen berri honi esker, biok elkar laguntzeko konpromezua hartzen dugu, bakoitzak bere esparruan bestearen izena indartu lezakela pentsatzen baitugu.

Goinerren bat egiten dugu ARGIAk egiten duen kazetaritza independentearekin, euskara tresna bezala erabiltzen duena alegia, eta jende gehiagori ahotsa emateko bitarteko bezala funtzionatzen duena. Baina ez hori bakarrik, izan ere, Goienerrek eta ARGIAk funtsezko printzipioetan bat egiten dugula argi daukagu: ekonomia soziala eta eraldatzailearen aldeko apustua, non tokian tokiko harreman ekonomikoak lehenesten diren eta etekin ekonomikoa baino, pertsona bilakatzen den ekonomiaren erdigunea.

ARGIAk ere, energia berriztagarrien kontsumoarekin eta ekoizpenarekin bat egiten duela erakutsi zigun aspaldi, baita trantsizio energetikoaren eta energia kontsumitzeko modu jasangarrien aldeko konpromezua ere.

Hortaz, hitzarmen berri honek euskarri sendoak izanik etorkizuna elkarlanean oinarrituko dela ere zalantzarik ez daukagu. Komunikazioa abiapuntu, elkarte bien jardueren berri ematea izango da lankidetza-hitzarmen honen lehenengo helburua: Goiener bere barne-sarean eta jardueren bitartez, eta ARGIA, komunikabide bezala, bereak dituen euskarriez baliatuz. Bestetik, bazkidetza deiak sustatzeko konpromezua hartu dugu, bai kooperatibako eta ARGIAko langileen eta boluntarioen artean, baita Goienerrek eta ARGIAk dituzten kide eta bezeroen artean.

 

The post ARGIAk eta Goienerrek elkarlanean jarraitzeko asmoa berretsi dute appeared first on Goiener Elkartea.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora