Asteroko buletina
Martxoa eurite, urtea ogite.

Bizi baratzearen plaza

Goiener berriztagarriak
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba

5 ikastoletan instalazio fotovoltaikoak egiteko finantzazioa lortu dugu

2020-04-08 17:45

Hilabete baino gutxiagon kapitalari ekarpenen % 100a lortu dugu gure azken leihoan. Nafarkoopeko bazkideen borondatezko ekarpenei esker 400.000 euro bildu ditugu, 5 instalazio fotovoltaiko eraiki eta martxan jartzera bideratuko direnak.

5 instalazio fotovoltaiko hauek beste hainbeste ikastoletako teilatuetan eraikiko dira, denak ere kooperatibak: Armentia (Vitoria-Gasteiz), Argia (Fontellas), Laskorain (Tolosa), Andra Mari Ikastola (Etxarri-Aranatz) eta Eleizalde (Bermeo). Era honetan, ikastetxeek autokontsumoaz baliatuz bere faktura elektrikoa murriztu ahalko dute eta era berean; energia, jasangarritasuna eta efizientziaren inguruan ikasketa programa garatuko dute ikaslegoa, bere familiak eta irakaslegoa hezteko helburuarekin.

Energia berriztagarria sortzeko proiektu hau kooperatiben arteko ekimen bat da eta bere helburua modu lokalean eta herritarren parte-hartzearekin energia era banatuan sortzea. Bazkideek egindako ekarpenei esker gauzatu ahal izango dena, hirugarren leiho honetan ere.

Instalazio guztiak fotovoltaikoak izanen dira eta sarera konektaturik egonen dira soberakinak profitatu ahal izateko. Guztira 1800 m2-ko azalera izango du eta urtean 410 MWh sortuko ditu, gutxi gorabehera 160 etxek kontsumitzen duten adina.

Era honetan sare elektrikoan energia % 100 berriztagarriaren kopurua handitzeaz gain, garraioan izan ohi diren galerak aurreztuko dira eta CO2, NOx eta SOx igorpenak murriztuko dira, 13.120 zuhaitzek urtean xurgatzen dutena adina.

Behin ekarpenen azken leiho hau itxita, gure bazkideentzako energia berriztagarria sortuko duen proiektu bideragarrien bila jarraituko dugu Goiener Taldean.

 

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora