Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
Energia berriztagarriak sortzeko eta kontsumitzeko asmoarekin eratutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba
2019-07-05 20:00

Goienerrek energia berriztagarria sortu eta merkaturatzeaz aparte, badu beste helburu garrantzitsu bat, gaur egungo eredu energetikoa partaidetzatik eraldatzea. Horretan gogor dihardugu lanean.

Proiektua martxan jarri zenetik, 175 pertsonak hartzen dute parte Goienerren bolondres gisa ekintza ezberdinak aurrera ateratzen. Honetarako ezinbestekoa da baliabide ezberdinak bideratzea, adibide... [+]

2019-07-04 11:00

Elkartean sasoi onean egon gara ekaineko hilabete honetan eta ekintza ezberdinetan parte hartu dugu Goienerren filosofia Euskal Herriko herri eta hiri ezberdinetara eramanez. Hortaz, ekainaren 19 eta 20an Errenterian izan gara Energiaren Astearen baitan burutu diren ekintzetan parte hartzeko.

Aste honen helburua gizartea sentsibilizatzea da besteak beste, herritarrek beren kabuz,... [+]

2019-07-03 12:30

 

Gaur urte bat bete da Sorkuntza proiektua abian jarri genuenetik. Fagollaga, S.L. zentral hidroeletrikoaren erosketarekin eta I-Enerren proiektu fotovoltaikoen finantzaziorako emandako laguntzarekin hasiera eman genion Sorkuntza proiektuari. Denbora epe motz batean 300.000 euro lortu genituen eta dena zuen ekarpenei esker izan zen. Zorionak denoi!

Honen ostean beste ekarpen leiho bat... [+]

2019-06-17 20:00

Gure lehenengo Berdintasun Plana lantzen hasteko asmoz, Goiener S. Coop.-en prozesu partehartzaile bat martxan jarri dugu. Plan honen bitartez, gure kooperatiban berdintasuna bultzatzeko konpromezua erakutsi nahi dugu, baita gizartera begira egiten diren sentsibilizazio lanetan ere.

Plana 2019ko ekaina eta abendua bitartean gauzatuko da. Berdintasun diagnostikoarekin emango zaio hasiera... [+]

2019-06-13 01:00

Iazko uztailean Fagollagako zentral hidraulikoa erosi genuen Nafarkoopeko bazkideek egin zenuten ekarpenekin. Ordutik daramagu zentralean hobekuntza eta egokitzapen lanak egiten: 2 tona hondakin atera genituen, kanalaren inguruko sastrakak kendu, zentralaren barneko makinetan mantentze-lanak aurrera eraman?

 

Udaran Fagollagako zentralaren errendimendua hobetzeko lanetan jarraituko... [+]

2019-06-11 12:00

Asteburu honetan Bioterran parte hartzeko aukera izan dugu. Bioterra produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren Euskadiko azoka da eta aurten, ekainaren 7tik 9ra ospatu da Irungo Ficoban.

160 erakusketarien artean izan da Goiener, energia berriztagarrien inguruan zeresanik badugula erakusteko.

 

Ostiral goizean goizetik jendetza ibili... [+]

2019-06-11 00:00

Egun beste sektoreetan bezala, nekazaritzan eta abeltzaintzan ere energia kontsumoa ezinbestekoa da jarduera, teknologia berrietara egokituta, aurrera eramateko. Bestalde ezin dugu ukatu mahai gainean dagoela gaur egungo gizartean, energia hau sortzeko erabiltzen diren baliabideen inguruko eztabaida, honek ingurumenean sortzen duen eraginagatik; CO2 isurketak, aldaketa klimatikoa, baliabide... [+]

2019-05-16 22:11

Lehen sektoreko auto-hornikuntza posible dela erakusten duen proiektua aurkeztu da Amorebietan.

Gipuzkoako abeltzain ekologiko eragile batzuek, beraien beharretatik abiatuta, Lurgintza, Biolur, Goiener eta EHUren laguntzarekin, beraien baserrietan auto-horniketarako aukerak badaudela erakusteko diagnostikoa aurkeztu da ENEEKek Amorebietan duen egoitzan.

Azterketaren sustatzaile nagusiak... [+]

2019-05-16 00:00

Erriberako bizilagun den Iker Martinezek eta Goiener Erribera taldeak,  Goienerreko Hezkuntza taldearen laguntzaz, Lodosako 2018ko Aurrekontu Partehartzaileetan proiektu berritzaile bat aurkeztu dute, hezkuntza eta ingurugiro gaien barnean.

Proposamenak balorazio positiboa jaso du udal taldearengandik, horrez gain, Lodosako herritarren artean ere bozkatua izan da. Hori dela eta, aurten,... [+]

2019-05-02 00:00

Jada bi urte pasa dira ARGIA Goienerreko bazkide egin zela eta energia berdea kontsumitzen hasi zela. Pausu hau energia burujabetzaren eta energia garbi eta berriztagarrien aldeko pausua izan zen.

Eta orain, bi urteren bueltan, Goienerrek eta ARGIAk beste aurrera pausu bat eman dugu hitzarmen berri bat sinatuz. Hortaz, hitzarmen berri honi esker, biok elkar laguntzeko konpromezua hartzen dugu,... [+]

2019-04-30 00:00

GoiEner kontsumo kooperatibak 10.000 bazkideren muga gainditu duela aitzakiatzat hartuta Goiener Taldeko erakundeetako lau lehendakariak batu ditugu elkarrizketa batean taldearen egoera eta etorkizunaren zein iritzi duten ezagutzeko.


Loli Martinez Lopez de Dicastillo

 

  • Lazkao, 1961
  • Kimikari eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Teknikaria naiz
  • GoiEner Elkarteko lehendakaria
  • [+]
2019-04-10 00:00

Duela 7 urte abiatu zen 40 pertsonen eskutik; gaur egun 10.000 bazkide, 28 langile, 120 boluntario eta sorkuntzako bere proiektu propioak ditu.

10.000 bazkide ditu dagoeneko energia %100 berriztagarria merkaturatzen duen irabazi asmorik gabeko Goiener S.Coop.ek. Honek erakusten du eredu energetikoa aldatzeko 2012an sortutako proiektuak onarpen handia duela gizartean eta merkatu elektrikoa... [+]

2019-04-03 00:00

Hitzarmenaren ondorioz, Fakultatea egin da Goiener kooperatibaren bazkide eta, aurreratzean, Goiener izango da campus bietako energia hornitzailea.

Atzo, apirilak 1, Goiener Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatibak eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute Eskoriatzako campusean. Hitzarmen ekitaldian parte hartu dute erakunde... [+]

2019-04-02 00:00

Goiener Elkarteak erabaki du bat egitea eskolako janleku eredu berri baten aldeko manifestuarekin. Manifestu hau bultzatzen du Gure Platera Gure Aukera plataformak, zeina EHIGE, Euskadiko ikasleen guraso konfederazioak eta Veterinarios Sin Fronteras taldeek osatzen bait dute.

Elikagaien inguruan Gure Platera Gure Aukera plataformarekin helburu asko ditugu amankomunean; jaten duguna gara... [+]

2019-03-28 14:06

Pasa den martxoaren 23an, larunbat goizean, egin genuen Nafarkoop S.Coop.en 2019ko batzar orokorra, Iruñeko Frantzisko Deuna Ikastetxe Publikoan, gure bulegotik gertu.

Miren Olaetxea lehendakariaren sarrera hitzaldiaren ondoren, bertan bildu ginen bazkideek azalpenak jaso genituen kooperatibaren lehen urtean aurrera ateratako proiektuenak Xabier Loyarte Nafarkoopeko langilearen eskutik;... [+]

2019-03-25 00:00

ALDAKETA KLIMATIKOAREN KONTRA ?FRIDAYS FOR FUTURE? MUGIMENDUA: MARTXOAREN 15 IKASLEEN GREBA

Beroketa globalak eta klima aldaketak dakarten hondamendia dela eta mundu osoko ikasle eta gazteen jarrera eta erantzun eredugarria ikusirik, ?Fridays for Future? mobilizazioren ondoren Martxoaren 15ean konbokatu duten grebaren aurrean:

1. Goiener Elkarteak bat egiten du mugimendu honekin, honako... [+]

2019-02-27 16:28

Goienerren helburuetako bat eredu energetikoa gizartearen partehartzetik eraldatzea izanik, gainontzeko urteetako helburuak lantzeko espazioa izan da Otsailen 23an, Gasteizen. Deialdia Goienerreko bolondres guztiei luzatu zaie.

Lehenik eta behin, plan estrategikoa burutu duen komiteak, proposamenak eta nondik norakoa azaldu dituzte bertaratutako guztiak ... [+]

2019-02-26 16:26

Goienerreko Debagoenako talde bolondresak, Aretxabaletako Jubilatu eta Pentsionisten Elkartean, Basotxon, Faktura Elektrikoa ulertzeko tailerra eskaini die bertako kideei.

«Azken urteetan energia merkaturatzaileek egin dituzten kanpaina eskasen ondorio kaltegarriak jasaten ari gara gutako asko, behar ez ditugun zerbitzu eta produktuak kontratatuta izanik». ... [+]

2019-02-25 15:37

Otsailaren 9 eta 10ean Berdeago Nature azokan izan ginen, Durangon Landako Gunean. Urtero bezala, Goiener Taldeko stand-a jarri genuen gerturatu zitzaigun orori informazioa helarazteko. Goiener merkaturatzaileaz aparte, Sorkuntzako (Nafarkoop) proiektuak indartu nahi izan genituen. Honetarako igandean arratsaldeko 17:00 hitzaldia eman genuen «Herritarren ... [+]

2019-02-25 00:00

Lurgintza kooperatiba eta Biolur elkarteak energiaren inguruko diagnosia eta hobekuntzarako proiektu pilotuaren barnean, Goiener Taldekoon laguntzarekin, pasa den ostegunean (urtarrilaren 10a), Oskotzen (Nafarroa) dagoen Planet Energy-ren egoitzan egon ginen. Bertan 4 zaldi eta 6 pertsonak sortzen duten hondakin organikoarekin biogasa sortzen duen sistema eraikitzen ari dira eta saretik isolatua... [+]

2019-01-14 00:00

Pasa den larunbatean ospatu genuen Goienerren 5. urteurrena, Energia Soziala II Jardunaldiarekin.

Ekitaldiari sarrera eta bertaratuei ongi etorria Jokin Aldazbalek eman zien. Moderatzaile lanak Yolanda Mendiolak egin zituen.

Lehenengo aurkezpena Marta Victoriaren eskutik etorri zen, europa eta estatuko testuinguruak energia transizioan aztertu zituen. Egoerak azaldu ondoren beharrezko ikusi... [+]

2018-10-02 00:00

Goiener Taldea eta Sorkuntza

Nahi baduzu Goiener Taldeko sorkuntza proiektuei zure ekarpena egin diezaiekezu.

Gure eskerrik beroenak, Miren Olaetxea, Alberto Bezunartea eta Zihara Enbeita bazkide bolondresei bideorako emandako laguntzagatik.

2018-08-31 08:23

Jakinarazi nahi dizugu irailean argindarraren ezohiko igoera bat izanen dela, 2018ko hirugarren hiruhilekorako aurreikusitako energiaren terminoaren prezioaren % 5ekoa.

Kontsumitzaileentzat hiruhilero ezartzen diren prezioetan, beste gauzen artean zerikusia du Merkatu Elektrikoaren prezioak. Honek kontsumitzailearentzako amaierako prezioan eragin handia du ... [+]

2018-06-24 22:46

Errealitate bihurtu da dagoeneko elektrizitatea sortzeko eredu-aldaketa. Sareko energia berriztagarriaren kuota hazten ari da, eta ez dio hazteari utziko. Alabaina, energia-iturri berriztagarrien bidezko ekoizpena definizioz gorabeheratsua denez gero, horien portzentaje handi bat sare elektrikoan integratzea energia-sistemak deskarbonizatzeko erronka ... [+]

2018-06-24 00:00

Iritsi da ba egun desiratua Goienerrera. 2012an sortu zenetik Goienerren asmoetako bat izan zen berriztagarrien sorkuntzari ekitea, baina urte hartan bertan legediaren aldaketa bat medio merkaturatzailearen sorreran zentratu ginen. Eta azken bost urteetan garatutako jarduera honek sektorean esperientzia eman digu.

Bitartean sorkuntzako proiektu bideragarri bat noiz iritsiko geunden, baina ez... [+]

2018-06-19 00:00

Pasa den maiatzaren 11n, Nafarkoop, Goienerren bulego berria inaguratu genuen Iruñean, bulegoak ateak martxoaren amaieratik irekiak bazituen ere.

Ekitaldia 19:00etan hasi zen Kale Berriko lokalean, gonbidatuak iristen zihoazen einean bulegoa ezagutu eta alboko Nainere gastronomia espazioan biltzen joan ziren. Han, Santi Ochoa de Eribe zuzendariak ongi etorria eman zien berataratutakoei... [+]