Asteroko buletina
Intxaur urte, arto urte

Bizi baratzearen plaza

Gipuzkoa Zutik
Gipuzkoan inposatu nahi duten erraustegia gaur egun elitearen interesen alde eta herritarren aurka egiten ari diren politikaren sinbolo bat da. Ez gure izenean. Ustelak lurpera, bizitza da handiena.

Irailaren 23an buzo zurien martxa erraustegira eta makro kartzelara

2018-07-26 13:27

Gipuzkoa Zutikek irailaren 23an, igandea, erraustegia eta makro-kartzela egin nahi dituzten lekura martxa antolatu dugu 16:00etan.

Gipuzkoako Aldundia arazo handi bat sortzen ari da alferrikako azpiegitura hau inposatu nahian. 30 kilometroko erradioan bizi garen ehunka milaka lagun arrisku larrian jarriko gaitu, 24 orduz minbizi hodei bat sortzen ariko baita, eta haizeak batera eta bestera mugituko du. Nola onartu halakorik?

Munduak erraustegiak atzean utzi behar ditu. Airea kutsatzen, diru publikoa bidegabe xahutzen eta klima berotzen ari dira axolagabe batzuk. Gainera, azken astean hiru erraustegi proiektu bertan behera utzi dituzte: Buenos Airesen bat, Mexiko Hirian beste bat eta Sidneyn azkena. Nola ulertu, jendea bide horri uko egiten ari denean, Gipuzkoan halako bat egitea? Hobe bai erraustegian xahutu nahi duten dirutzaren laurdenaren laurdena jasangarritasunean eta birziklatze tasak hobetzeko neurri errealetan inbertituko balituzte! Sobera frogatua izan da erraustegia ez dela behar, alternatibak badaudela.

Erraustegia gaur egungo politika neoliberalaren sinbolo dela azpimarratu nahi dugu. Erraustegi hau ez du inork nahi, soilik denon dirua den diru publikotik milioika euroko kontratua jaso nahi duten horiek. Gainera, ez da ahaztu behar, Urbaser multinazionala ikertua izaten ari dela herrialde askotan politikariei komisioa ordaintzearren kontratu publikoen truke. EAJ alderdia ere, Araban lehertu zaion De Miguel auziak erakusten du, komisioak kobratzen ibili dela urte askotan Euskal Herrian kontratuen trukean. Zer arraio ari da gertatzen hemen? Egia exijitzen dugu.

Urte honetan Angula Ustelak hitzaldietan oso argi utzi dutenez Ainhoa Intxaurrandieta eta Igor Meltxorrek, erraustegiaren proiektua ustelkeria kasu agerikoa da. Lapurtutako ordenagailuak, EAJk FCCri oparitutako kamioiak, herritar guztion kalterako diren kontratuak bankuekin sinatu eta blindatzea, hauek ospatzeko gure diruarekin bankariak angulatara gonbidatzea, erraustegia gelditu zutenei era pertsonalean orain agintean daudenek eragindako zuloa leporatzea... ez dira onargarriak.

Makro kartzelaren gaiak ere merezi du arreta. Espetxeek ere sistemaren bermatze eta erreproduzitze logikari erantzuten diote, eta gainera, erraustegitk 100 metrora egoteak bertan espetxeratuak are gehiago prekarizatzera gas horiek arnasten. Nola onartu presoak gas kamera horretan sartzea urtetarako? Baina zer arraio da hau?

Iaz egin genuen martxa lehen aldiz. Aurten berriro egingo dugu. Iaz Alemaniako Ende Gelande mugimenduko ordezkariak ere izan genituen. Europa osoan klimaren aurkako eta alferrikakoak diren proiektuen aurkako mugimendu desobedienteak indarra hartzen ari dira. Izan Alemanian, Txekian, Herbehereetan... gu ere hor kokatzen gara. Agerian utziko dugu jende askok ez ditugula erraustegia eta makro kartzela onartzen, eta ez ditugula sekula onartuko. Dei egiten dugu herrietan hitzorduak jartzera zutabeetan elkarrekin etortzeko Zubietara egun horretan.

Hemen iazko bideoa:

Iraultza Txikien Akanpada

Gogorarazi nahi dugu, bestelako Euskal Herri bat amesten duten herri mugimendu eta herritarrentzat Iraultza Txikien Akanpada deitu duela Lurralde Askea mugimenduak Zubieta herrian asteburu horretarako. Deialdiarekin bat egiten dugu, gure martxa ekimen horretan kokatuz, igandean 16:00etan Zubieta herritik hasita. Gorde agendan!

ITA

 

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora