Asteroko buletina
Intxaur urte, arto urte

Bizi baratzearen plaza

EuskalNatura
Euskalnatura taldea 2007tik dabil naturaren inguruko zientzia albisteen eta euskarazko edukien dibulgazioan. Horrez gain, Udako Euskal Unibertsitatearen natur zientzien saila zuzentzen du. Jardun horren baitan, hurrengo ekintza nagusia Natur Zientzien IV. Topaketa (Iruñea, azaroak 7-8) antolatzea da.

Hiru hankako aulkia

2018-11-14 23:06
Topaketa ate azpitik hanka erakutsi nahian dagoen honetan, Aitor Salaberriak, Udako Euskal Unibertsitateko Natur Zientzien saileko sailburu eta Natur Zientzien III. Topaketako (NZ3T) koordinatzaileak, testutxo bat idatzi du Arabako Alean. Aulki bat saltzen saiatuko da bertan, NZ3Tko aulkia. Badu berezitasun bat aulki honek baina, hiru hanka baititu... Hemen lehenengo hitzak:
"Ba al da inor lerro hauek irakurtzen? Geratzen da inor arduratuta bere inguruko gertaerez? Bada aulki bat saltzera natorkizue. Ez nolanahikoa gainera, hiru hankako aulkia. Bai, badakit aski aulki duzuela etxean, baina ziur lau hankakoak direla eta zangoetako bat motzagoa izanez gero, balantza egiten duela. Gureak, berriz, hiru hanka ditu, naturaren inguruan aritzen diren talde motak adina, eta ezin du sekula kili-kolo egon. Horren partez, aulkiaren hanka bat motzegia bada, aulkia bera okertu egiten da, eta ea nork eraikitzen duen ganorazko deus okertutako oinarritik abiatuta."
Bata bestearen atzetik jarritako hizki hauek barruak mugitu eta artikulu guztia irakurri nahiko bazenu hemen duzu bertarako esteka.
Larunbatean ikusiko dugu elkar, ordura arte pozik bizi!
atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora