Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
2005eko urtarrilaren 15ean sortu zen Euskal Herriko Laborantza Ganbara. 1901 legedian oinarritzen den laborantza-garapenerako elkartea da. Laborantza herrikoi eta iraunkorraren alde lan egiten du, laborantza eta laborarien zainketan eta tokiko garapenaren alde. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, Euskal Herrian laborantza herrikoi batentzat lan egiten du, helburu horiek segituz: kalitatezko elikadura sanoa ekoiztea, lurralde osoan banatuak diren etxaldeetan; laborari ainitz baten laguntzea, heien lanaz oneski bizitzeko; biharko baliabide naturalak eta baserri ingurumenak zaintzea. Laborantza herrikoiaren 6 gaiek zeruhertza irudikatzen dute, iparrorratza. Orientabide hori hainbat programa, ekintzetan deklinatzen da, 4 lan ardatzen inguruan: laborantza politiken jarraipena instalazioa eta transmisioa balio erantsia garapena eta lurraldea
2019-10-04 09:07

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak bere diru bilketa kanpaina abiatzen du datorren astelehenean, urriaren 7an, azaroaren 10ean bukatuko dena, Lurraman.

Karia hortara prentsaitzinekoa antolatu ginuen iragan asteazkenean Lohitzüne-Oihergiko etxalde batetan. Han laborantzan hasi berri dira Sabrina Larzabal eta Julen Perez bi laborari gazteak, Chantal eta Jean-Bernard Pochelu bikoteak transmititu baitiete Xemiateia etxaldea.

 

 

Zerbitzu anitzeko laguntza

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak Gabadin antolatu zuen kafe transmisioan 1 elgar kurutzatu dira Chantal, Julen eta Sabrina, 2017an. Chantal eta Jean-Bernard Pochelu ardi esnedun hazleak dira Lohitzüne-Oihergin. Beren etxaldea transmititu nahi dute eta arra-hartzaile bat xekatzen.

Haien aldetik, Sabrina Larzabal eta Julen Perez-ek laborantzan plantatu nahi dute elgarrekin, Kriaxera (Karrankariak ere deitzen da) ahate hazkuntza batekin. Ez da ez bata ez bestea laborari familia batekoa. Lauen arteko topaketatik sortu da familiatik kanpoko transmisio-instalasio bat, produkzio aldaketa batekin.

EHLG-k (Euskal Herriko Laborantza Ganbarak) bi proiektu eramaileak jarraiki ditu beren instalatze urrats guzietan irudikatu zuten proiektua plantan ezartzeko, ekonomikoki egingarria eta laborantza herrikoiaren prinzipioekin egokia dena. Bi gazteek zerbitzu juridikoaren laguntza ukan dute baita ere. GAEC 2 baten sortzea hautatu dute. Ondotik, kideen arteko giza harremanak landuko dituzte. Uzleen eta gazteen artean finaktu behar zen kontratu mota luzaz gogoetatzea beharrezkoa izan da, lurren kudeaketa eta produkzio aldaketari begira.

Sabrina eta Julenek eraikinak eta lurrak alokatzen dituzte oraingoz, xedea delarik Lurzaindiak lurrak eros ditzan noizbait. Chantal eta Jean-Bernard-ek beren etxebizitza saldu diote bestalde Julen eta bere familiari.

Bestalde, laborantza bastimenduak produkzio aldaketari egokitu behar izan dira. EHLG-k laborariak lagundu ditu beren inbestimendu proiektuan eta sos laguntzak eskatzen : bastimenduak egokitu (galkatze gela batekin) eta haragia lantzeko gela berria plantan ezarri, tresna eta muntadurak erosi.

Sabrina eta Julenek Kriaxera ahatekia etxaldean berean baloratzen dute, haragi freskoarekin eta kontserbak eginez. Tokiko ahate arraza honen inguruan biltzen den hazle taldea jarraikitzen dute biek. EHLG-k laborari kolektiboa laguntzen du arraza begiratzen, ezagutarazten eta balio ekonomikoa aitzinean emaiten mulard deitu ahate hazkuntzaren bitartez.


Kasu konkretu honek, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak etxaldeetan segurtatzen duen hurbileko lana erakusten du. Beharrezko lana, etxalde anitz eta baliabideak, laborariak eta kontsumitzaleak errespetatzen dituen laborantza modeloari indar eman nahi badiogu. Lan hori osoki betetzeko, bere finantza ahala segurtatu behar du elkarteak.
 

 

Euskal Herriko Laborantza Ganbararen lana bermatzeko diru biltze kanpaina

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak bere sos biltze kanpaina abiatzen du urriaren 7an, azaroaren 10ean bururatuko dena, Lurraman.
Elkarteak daramatzan lan sailetaz eta biharko laborantza desafioetaz nola jabetzeko xedea dugun azalduko dugu bost astez. Alabaina, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak diru emaile anitzen sostengua behar du bere lan sail guziak ongi eramaiteko.

EHLG-k bere transmisio zerbitzua azkartzeko hautua egin du adibidez, lan postu berri bat dedikatuz lan sail honeri. Elkarteak bere ahal propioen gain kondatu behar izan du (emaitza pribatuen gain besteak beste) etxaldeen transmisioaren desafio nagusiaren animazioa segurtatzeko, laguntza berezi eskasa gatik.
Orokorragoki, laborantza herrikoia oraino eta beti garatzen eta biharko laborantza desafioak eskutan hartzen lagunduko du diru bilketak :
– desafio klimatikoa eta trantsizio baten beharra, berotegi efektu gas gutiago botatzen duten laborantza praktikeri buruz
– balio erantsi gehiago sortzen duten ekoizpen sistema jasangarriak garatu
– laborantza lurrak babestu, gure lurraldeko laborarien lanari segurtasuna ekartzeko
– laborari ofizioari irudi ona eman, laborarien baitan bai eta ere herritar guzien baitan

 

Gure lana sostengatu : nola egin ?

Emaitza biziki sinpleki egin daiteke www.ehlgbai.org gunean.
Euskal Herriko Laborantza Ganbararen web gunetik pasatuz, bisitariak elkartearen web gunean atxemanen ditu argitasun guziak.
Emaitza puntuala izan daiteke edo erregularra, emaileak hautatzen du. PayPal sistemak emaitza segurra egiteko ahala segurtatzen dio emaileari. PayPal kondu pertsonalaren ukaitea ez da beharrezkoa hortarako. Emaitza banku kartez edo txekez ere egiten ahalko da.

 

>>> Elkartearen orria jarraiki