Pentze lilituen lehiaketa izenez aldatzen da aurten. « Pentze eta alhabidetako praktika agro-ekologikoen lehiaketa » bilakatzen da.
Hazleek ekitaldi huntan parte hartzen ahal dute indibidualki, baita mendiguneak kudeatzen dituzten egiturek.
Lehiaketan aurkezten ahal dira Artzamendi Mondarain, Errobi, Garazi eta Aldude mendiguneetako Natura 2000 eremuetan kokatzen diren pentze, larre eta bortuetako alhabideak.
Noiz eta nola iraganen da lehiaketa ?
Garaziko eta Baigorri ibarreko 2 mendi sindikatek, Errobiko sindikata eta Euskal Herriko Laborantza Ganbarak dute lehiaketa hau animatuko.
2 egunez iraganen da, maiatzaren16an eta ekainaren 20an.
– Maiatzean epai mahaiako kideak laborariek aurkeztu pentzeak bisitatuko dituzte.
– Ekainean, egiturek presentatu alhabideetan ibiliko dira eta bisiten ondotik
Jaz Frantxua Mocho laborari Baigorriarra lehen atera zen lehiaketatik. Aurten, bera izanen da lehiaketaburua.
Zoin interes ditu holako ekitaldi batek ?
– Hazkuntzaren eragin ona ezagutarazteko xedea da : belar pikatzeari esker eta alhazteari esker belar mota anitza eta aberatsa segurtatzen da hemengo pentzeetan. Horrek du hemengo ekoizpeneri gostu berezia segurtatzen (izan gasna, ezti, haragiari).
– Hazleen lanari balioa eman nahi da ere : beren pentze naturalak, larreak eta alhabideak untsa kudeatuz kalitatezko bazka ekoizten baitute kabalentzat, gune naturalak begiratuz eta paisaiak entretenituz memento berean.
– Azkenik ere, epaimahaiaren bisita trukatze memento aberatsa da, hazleak aholku konkretuak eta pertsonalizatuak eskuratzen ahal baititu.
IZENA EMAN : Lehiaketan parte hartu nahi baduzue, Guillaume Cavaillès deitu behar duzue maiatzaren 15a aitzin 06 89 72 54 14 zenbakira.