Asteroko buletina
Urriko elurra, zortzi hilabeteko elurra.

Bizi baratzearen plaza

Euskal Herriko Laborantza Ganbara
2005eko urtarrilaren 15ean sortu zen Euskal Herriko Laborantza Ganbara. 1901 legedian oinarritzen den laborantza-garapenerako elkartea da. Laborantza herrikoi eta iraunkorraren alde lan egiten du, laborantza eta laborarien zainketan eta tokiko garapenaren alde. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, Euskal Herrian laborantza herrikoi batentzat lan egiten du, helburu horiek segituz: kalitatezko elikadura sanoa ekoiztea, lurralde osoan banatuak diren etxaldeetan; laborari ainitz baten laguntzea, heien lanaz oneski bizitzeko; biharko baliabide naturalak eta baserri ingurumenak zaintzea. Laborantza herrikoiaren 6 gaiek zeruhertza irudikatzen dute, iparrorratza. Orientabide hori hainbat programa, ekintzetan deklinatzen da, 4 lan ardatzen inguruan: laborantza politiken jarraipena instalazioa eta transmisioa balio erantsia garapena eta lurraldea

Nolako emantzipazio prozesua, Ande mendietako laborarientzat ?

2019-10-21 08:45

° 2019ko urriaren 22a, astearta, 20.30, Ainiza Monjolose °

Nolako emantzipazio prozesua, Ande mendietako laborarientzat ?
Argentinako Salta probintziari behako bat, Paula Lucia Olaizola & Claudio Ramiro argentinar lagunekin

 

Paueko unibertsitateko Passages laborategiak Paula Lucia Olaizola eta Claudio Ramiro Argentinarrak errezebitu ditu urri hastapenean.
Laborantzako garapen proiektuak jarraikitzen dituzte biek, Argentinan. Paula-k INTA (Instituto Nacional de Tecnología Agropecuaria) agentzian lan egiten du. Argentinako agronomia ikerketa eta laborantza garapenerako zentroa da INTA.

Claudio, Red Valle gobernuz kanpoko erakundeko kidea da.


Paulak, Ande mendietako laborarien emantzipazioaz tesia bat bururatzen du. Van DerPloegek (2014) proposatzen duen azterketa koadrotik haratago joanez, gaur egun Andetako laborari baten bereizgarri nagusiak aztertzen ditu ikerlariak, eta Ipar Andetako laborarari argentinar talde baten autonomia irabazte prozesua deskribatzen du.

 

Paula Lucia Olaizola eta Claudio Ramiro Ainiza Monjolosera etorriko dira asteart arratsean, Salta probintziako Calchaquís ibarrean jarraiki dituzten hainbat proiekturen berri emaiteko.


Mintzaldia espainolez . Itzulpena segurtatua frantsesera.

Sartzea urririk.

> Ikus web gunea

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora