Asteroko buletina
San Jil, iratzeak ebaki trankil.

Bizi baratzearen plaza

Euskal Herriko Laborantza Ganbara
2005eko urtarrilaren 15ean sortu zen Euskal Herriko Laborantza Ganbara. 1901 legedian oinarritzen den laborantza-garapenerako elkartea da. Laborantza herrikoi eta iraunkorraren alde lan egiten du, laborantza eta laborarien zainketan eta tokiko garapenaren alde. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, Euskal Herrian laborantza herrikoi batentzat lan egiten du, helburu horiek segituz: kalitatezko elikadura sanoa ekoiztea, lurralde osoan banatuak diren etxaldeetan; laborari ainitz baten laguntzea, heien lanaz oneski bizitzeko; biharko baliabide naturalak eta baserri ingurumenak zaintzea. Laborantza herrikoiaren 6 gaiek zeruhertza irudikatzen dute, iparrorratza. Orientabide hori hainbat programa, ekintzetan deklinatzen da, 4 lan ardatzen inguruan: laborantza politiken jarraipena instalazioa eta transmisioa balio erantsia garapena eta lurraldea

"Laborantza Agroekologikora iragaitea" unibertsitate diploma berria

2019-03-01 14:24

Hemen, Eusko Ikaskuntza, BLE, Euskal Herriko Laborantza Ganbara eta beste hainbat eragileen partaidetzarekin eraman lanaren ondotik, Laborantza Agroekologikora iragaitea unibertsitate diploma berria idekitzen du Paue eta Aturri eremuko Unibertsitateak.

 

 

Laborantza ekoizpenak hurbil edo urrunetik hunkitzen dituen lanbideetako galde sozio-profesionalari erantzuten du formakuntza berri honek.

Helburua :  ikuspegi orokor baita neurri anitzekoa (zientifikoa eta teknikoa, soziala, ekonomikoa, kulturala…) ekarri nahi da agronomia eta ekologia baitan oinarritzen den irakasgai berri honeri.

 

Formakuntza jarraikiko duten ikasleek, laborantza trantsizio agro-ekologikorako proiektu bateraiki eta obratzen ahalko dute.

20 asteko formakuntza da, maiatzatik maiatzera iraganen dena, bizpahiru egun astero, 1/3 Angelun, Montaury  izeneko campusan, beste 2/3-ak Euskal Herri barnekaldean.

Izen emaiteak 2019ko martoxaren 15eko itzuli behar dira.

 

AURKEZPEN ESKU ORRIA DESKARGATU

> Xehetasun gehiago HEMEN

 

Kontaktua : Collège Sciences & Technologies pour l'Energie et l'Environnement  – 64 600 Angelu (Lapurdi) ; 05 59 57 44 01 ; scolarite.sciences-anglet@univ-pau.fr

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora