Asteroko buletina
Asentxioko letaniak euritsu, urte bere ogitsu.

Bizi baratzearen plaza

Euskal Herriko Laborantza Ganbara
2005eko urtarrilaren 15ean sortu zen Euskal Herriko Laborantza Ganbara. 1901 legedian oinarritzen den laborantza-garapenerako elkartea da. Laborantza herrikoi eta iraunkorraren alde lan egiten du, laborantza eta laborarien zainketan eta tokiko garapenaren alde. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, Euskal Herrian laborantza herrikoi batentzat lan egiten du, helburu horiek segituz: kalitatezko elikadura sanoa ekoiztea, lurralde osoan banatuak diren etxaldeetan; laborari ainitz baten laguntzea, heien lanaz oneski bizitzeko; biharko baliabide naturalak eta baserri ingurumenak zaintzea. Laborantza herrikoiaren 6 gaiek zeruhertza irudikatzen dute, iparrorratza. Orientabide hori hainbat programa, ekintzetan deklinatzen da, 4 lan ardatzen inguruan: laborantza politiken jarraipena instalazioa eta transmisioa balio erantsia garapena eta lurraldea

Euskal Herriko etxaldetako laborantza sistemen iraunkortasuna aztergai

2020-09-29 11:35

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak 50 etxalde bilatzen ditu Ipar Euskal Herrian, etxaldetako laborantza sistemen iraunkortasuna neurtuko duen diagnostika berriarekin entseguak egiteko. Diagnostika mugaz gaindiko proiektu batetan sartzen da.

 

Euskal Herriko Laborantza Ganbara POCTEFA EMENSASPI proiektu europarra lantzen hasi zen duela bi urte, Euskal Herri osoko etxaldeen iraunkortasuna ebaluatzeko xedearekin.

 

Aniztasun handiko lurraldea da Euskal Herria, klima eta bazterrak - erliebeak - bezalako ezaugarriak kondutan hartzen baditugu. Desberdintasun horiek etxaldetako ekoizpen sistemak eragiten dituzte. Hala ere, ohartzen gira mugaz bi aldeetako mendigunetako etxaldeak berdin kudeatuak izaiten ahal direla : hazkuntzetako arrazak, artzaingoa, Idiazabal, Erronkari eta Ossau Irati sormarkak, adibide batzu dira.

Gaur egungo egoera orokorra begiratzen bada – laborantza politika bateratuaren erreforma, aldaketa klimatikoa – eta etxalde-sistemen iraunkortasunaz galde asko izanez, Euskal Herri osoko hainbat egiturek elgarrekin lan egiteko hautua egin dute, bertutezko sistemak identifikatuko dituen diagnostika tresna bat eraikitzeko.

 

Horretarako, Hego Euskal Herriko Intia, Neiker eta Lurgintza eragileek eta Iparraldeko Euskal Herriko Laborantza Ganbarak iraunkortasunari buruzko diagnostikak eginen dituzte ondoko hilabeteetan, Hego eta Ipar Euskal Herriko 150 etxaldetan. Ingurumen neurgailu eta indikatzaile sozial eta ekonomikoak aztertuko dituzte tresna amankomun berri honekin.

Helburua, diagnostika berri horren bidez, etxalde edota sistema iraunkorrenak argitan emaitea da, eta aldi berean, iraunkortasuna azkartzea Euskal Herri osoko etxaldeetan.

Proiektu honek interesatzen bazaizu, zoin ere baita zure etxaldeko sistema eta praktikak, Mikel Sainte-Marie-rekin harremanetan sar zaitez : 05 59 37 18 82, 07 69 08 40 70, mikel@ehlgbai.org

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora