Jada 550 emaileek EHLGren deiari erantzun dute ! Segi ezazue gure laguntzen, 1000 laguntzaileetara heltzeko, elgarrekin !
Ez gehiago igurika ! Laguntzen ahal gaituzu, HEMEN : don.ehlgbai.org/eu
Emaitza arrunta egin dezakezu banku txartelarekin, Paypal-en bitartez (manera segurra eta sinplea). Hortarako ez duzu Paypal kondurik idekitzeko beharrik. edozoin xehetasun edo laguntza behar izanez geroz, gurekin harremanetan jar zaitez (05 59 37 18 82).
- Emaileen lekukotasunak begiratu HEMEN -
LABORANTZA HERRIKOIA PESTAN
Badakizue, Ipar Euskal Herria laborantza herrikoiaren « laborategi » bat da.
Gure lurraldetik haratago joanez beste adibide batzu atxemaiten dira. Horren lekuko izan dira EHLG-ren kideak, Loire-Atlantique departamenduko Dresny herrian iragan den Vache Nantaise pestan, joan den irailaren 7, 8 eta 9an.
Hedadura handiko ekitaldi hunek laborantza herrikoiaren lekukotasun ederra da. EHLG gomitatua zen, Euskal Herriko beste hainbat egitura bezala.
PESTA ARGAZKITAN
Laborantza herrikoiak denen inplikazioa merezi du ! Denen parte hartzea oinarrizkoa da. Zuen gain, kondatzen dugu !
TRANSMISIOA, DESAFIO NAGUSI BAT
Euskal Herriko etxaldeen transmisioa segurtatzea, baldintza onetan… gogoeta hau laborantza herrikoiaren pundu nagusi bat da. Gure elkartzearentzat desafio garrantzitsua den lan sail hau ZURKAITZAK sarean landua da ere bai.
EHLG-k laborariak jarraikitzen ditu beren etxaldearen transmisioan. Gisa hortara, elkarteak erretretatik hurbiltzen ari diren laborariak gomitatzen ditu gogoeta talde batetan parte hartzera, beren etxaldearen transmisioa eskutan hartzeko.
Lehen bilkura irailaren 26an, asteazken goizan, 9.30tan, Ainiza Monjolosen.
Izen emaitea : Camille Vignerot, 05 59 37 18 82
EUSKAL HERRIKO LABORANTZA GANBARA
Zuentzat
64220 Ainiza Monjolose
Tel/ 0034 5 59 37 18 82
laborantza.ganbara@ehlgbai.org
www.ehlgbai.org
Facebook : www.facebook.com/EuskalHerrikoLaborantzaGanbara/
Oroitu ! Zure emaitza Euskoz egin dezakezu.
Euskoak erabiltzen dituzu ? Euskokarta baduzu ?
Emaitza xehez edo biramenduz egiten ahal daukuzu. Xehetasun gehiagorentzat 05 59 37 18 82 zenbakira deit gaitzazu.
Euskoaz xehetasunak HEMEN.