Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
2005eko urtarrilaren 15ean sortu zen Euskal Herriko Laborantza Ganbara. 1901 legedian oinarritzen den laborantza-garapenerako elkartea da. Laborantza herrikoi eta iraunkorraren alde lan egiten du, laborantza eta laborarien zainketan eta tokiko garapenaren alde. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, Euskal Herrian laborantza herrikoi batentzat lan egiten du, helburu horiek segituz: kalitatezko elikadura sanoa ekoiztea, lurralde osoan banatuak diren etxaldeetan; laborari ainitz baten laguntzea, heien lanaz oneski bizitzeko; biharko baliabide naturalak eta baserri ingurumenak zaintzea. Laborantza herrikoiaren 6 gaiek zeruhertza irudikatzen dute, iparrorratza. Orientabide hori hainbat programa, ekintzetan deklinatzen da, 4 lan ardatzen inguruan: laborantza politiken jarraipena instalazioa eta transmisioa balio erantsia garapena eta lurraldea
2020-11-06 14:30

2015eko urtarrilean, ELBko laborari talde batek Euskal Herriko Laborantza Ganbara sortu zuen, Euskal Herrian laborantza herrikoia garatzeko asmoarekin. Ondoko urtean, LURRAMA antolatzen du, elkartearen eta laborarien lana erakusteko toki bat sortuz.

15 urtez, jotake aritu da lanean, lan sail desberdinak bultzatuz eta segituz, hala nola laborantza politikak, etxaldeen balio erantsia, transmisioa, instalazioa tokiko garapena, Lurramaren konzepzioa eta antolaketa. Lurraldeko eragile dinamikoa da.

2020 urtean, Lurramaren 15. edizioa ospatu behar zen, baina krisia dela eta, urte berezia izanen da. Pentsalari, zientzialari, biztanleek aho batez aldarrikatzen dute, Dominique Bourg-ek erraten duena « gertatzen zaiguna ekosistemen suntsipenaren ondorioa da, eta planeta biziezina batera eramaten gaitu ».

EHLG gogoeta horrekin bat dator, eta lurraldeetako laborantzaren alde borrokatzeko kontzientzia hartu behar dela aldarrikatu nahi du, biztanleen elikadura sanoa bermatuko duen, eta lurra, ura eta bioaniztasuna errespetatuko duen laborantza.

Erronka garrantzitsu haueri begira, diskurtsotik ekintzetara pasatzeko ahala baduzu, Euskal Herriko Laborantza Ganbara eta LURRAMA-k segurtatzen duten lana sostengatuz, emaitza baten bitartez.

Photo

 

AURTEN EZ DA LURRAMARIK IZANEN.

EZ ZIRA LAGUNTZAILE IZANEN,

EZ DUZU LURRAMAN PESTA EGINEN.

 

Laborantza herrikoia garatzen lagundu nahi gaituzu ? Zure sustengua beste manera batez erakusten ahal daukuzu

Egizu emaitza, orain ! HEMEN KLIK EGIN 

Edozein duda izanez gero, 05 59 37 18 82 zenbakira dei gaitzazu.