Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
2022-04-15 16:46

2022ko maiatzaren 7an, larunbata, egun berezia iraganen da Ainiza Monjolosen joan den urtarrilean antolatu ezin izan dugun EHLGren 17. urtebetetzea ospatuko baitugu. Haatik, urtebetetze hau arrunt berezia izanen da, Mixel Berhocoirigoin pausatu zela urtebetea ere baita.

Jadanik urte bat ! Hutsune bat utzia du, ez da dudarik, baina aitzina segitzeko gako anitz ere eman dauzkigu. Hori azpimarratu nahi dugu eginen diogun omenaldiaren bitartez.
Bere biziko hainbat etapa eta laborari, euskaldun eta munduko herritar bezala egin dituen ekarpen, ekintza eta gogoetak aipatuko ditugu irudi, idatzi eta lekuko batzuen bidez.

Omenaldi hau izan dadila beraz, Mixel eta beste hainbestek mundu hobe bat eraikitzeko egin
pausuen adierazle eta belaunaldi berrien inspiratzaile.

Goizeko ekitaldiaren ondotik, egunak segituko du usaiako bazkari herrikoiarekin (25 €/eusko).

Menua (25 €/euskotan) :

  • Salda
  • Axuria kooperatibako axurkia suan errea ilarrekin
  • CLPB kooperatibako Ossau-Irati sormarkako gasna
  • Herriko irinarekin egindako bixkotxa eta ogia
  • Irulegi sormarkako arnoa, kafea eta ondokoa

Nahi dutenek, haragirik gabeko bazkaria ukaiten ahal dute aitzinetik galdeginez gero (20 €/eusko).

Bazkariko lekua erreserbatzea gomendatua da :
05 59 37 18 82 zenbakira deituz
➢  edo linean >>

Arratsean pestak segituko du, kontzertuekin :

  • Bokale Brass Band
  • Kurtney Barnetx
  • Pelax
  • Fusible
  • Willis Drummond
  • DJ Xa2
  • DJ BixtÜk
2005eko urtarrilaren 15ean sortu zen Euskal Herriko Laborantza Ganbara. 1901 legedian oinarritzen den laborantza-garapenerako elkartea da. Laborantza herrikoi eta iraunkorraren alde lan egiten du, laborantza eta laborarien zainketan eta tokiko garapenaren alde. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, Euskal Herrian laborantza herrikoi batentzat lan egiten du, helburu horiek segituz: kalitatezko elikadura sanoa ekoiztea, lurralde osoan banatuak diren etxaldeetan; laborari ainitz baten laguntzea, heien lanaz oneski bizitzeko; biharko baliabide naturalak eta baserri ingurumenak zaintzea. Laborantza herrikoiaren 6 gaiek zeruhertza irudikatzen dute, iparrorratza. Orientabide hori hainbat programa, ekintzetan deklinatzen da, 4 lan ardatzen inguruan: laborantza politiken jarraipena instalazioa eta transmisioa balio erantsia garapena eta lurraldea