Asteroko buletina
Baratzezaintzak eta sukaldaritzak hainbeste jakintza barneratzen dituzte. Matematika, kimika, irakurketa, historia…

Bizi baratzearen plaza

Errigora
Nafarroa hegoaldean nekazaritza-ekoizpena eta euskara bultzatu asmo dituen herri ekimena. Auzolana, euskara, kontsumo arduratsua, herrigintza... Erribera, Errigora, Herrigara.

Ablitasen Herrilanak aurrera darrai eta prest dira milaka saski.

2017-11-06 19:29
Eskualdez eskualde dabilen Errigorako karpa, heldu da Ablitasera ere. Elikadura burujabetza, euskara eta Nafarroa ardatz dituen ekimenak, herriz herri zubiak eraikitzen ari den karpa ibiltaria jarri du aurten martxan. Oreretan hasi eta egunotan Ablitasen ikusi daitekeen karpatxoa, dagoeneko Galdakao, Lekeitio, Leitza eta Iruñeatik ere pasatu da eta datorren egunetan herrialdez herrialde bueltaka jarraituko du. Hauxe beraz aurtengo kanpainako berritasunetako bat, alegia, mobilizazio eta  eta HERRILANA indartu dituen ZUBIGINTZA ariketa; Karpa aitzakitzat hartu  eta eskuz esku elkarbanatzen ari garen testigua. Eta bai… Aurten  HERRILANA hartu dugu kanpainako lelotzat eta horretan egin nahi izan dugu azpimarra. Errigora,  behetik gorako HERRILAN erraldoi,alai, anitz, praktiko eta komunitarioa dela deritzogulako. Jatorri, izaera eta eremu askotarikoen ekarpenak antolatu izan ditu. Eta aurtengo kanpainan horretan sakontzen saiatzen ari gara. Baita Ablitasen egunotan karpa jartzearekin batera antolatu dugun ekimen ezberdinetan ere. Esaterako, ostegunean egun bikaina pasatu genuen Lodosa, Biana eta Tutaerako ikasle eta Porrotx Pailazoak. Abestu, dantzatu, bertako produktuak dastatu eta Ablitaseko olio errota bera ere bisitatzeko aukera izan genuen. Porrotxen ahotik, Errigora zer den eta nola antolatzen den entzun ahal izan zuten ikasle eta irakasle hauek. Baita larunbatean saskiak osatzeko erabili ditugun kartoizko kutxak HERRILANEAN prestatu ere. Egun polita benetan. Ostiralean berriz, Ablitaseko herri kooperatiban bertan, kanpainan parte hartu duten 25 ekoizleak bildu genituen. Eta baita aldi berean larunbatean saskiak osatzeko behar izan ditugun produktu guztiak ere. Errigorak, zabaldu dizkien plaza berriak, kontsumitzaileekiko sortzen ari diren harreman zuzenak eta etorkizunera begira ekimen honek sor ditzazkeen merkatu eta zirkuito alternatiboak izan genituen mintzagai. Iniziatiba herritar batek izan dezakeen erreferentzialitate eta indarraz jardun genuen eta baita etorkizunera begira HERRILANEAN sakontzen joateko beharra azpimarratu ere. Eta gaur, larunbata, karparen aurrean elkartu gara berriro; Saskiz saski, katelanean eta milaka lagunek egingo duten eskaria HERRILANEAN antolatu asmoz. Dozenaka gara Euskal Herri zabaletik  Ablitasera hurbildutakoak. Batzuk urrunagotik eta besteok hurbilagotik, baina guztiok ilusio eta alaitasun osoz geure onena emateko asmoz. Gustura prestatu ditugu ondorengo asteetan 200 herritik goran banatuko diren sakiak. Gustora aritu gara. Segi ba HERRILANEAN  eta datozen 10 egunetan bete ditzagun zerrenda eskariz.  https://photos.app.goo.gl/abkazraHdWMAnJjp1
atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora