Asteroko buletina
Ezkur berereango zia

Bizi baratzearen plaza

ENBA
Baserritar elkartea

Urriaren 11arte zabaltzen da 2019ko BASERRITARRON LAGUNA sarirako izenak botatzeko epea

2019-09-16 15:10

ENBAk dei egiten die gipuzkoar guztieri baserritarren alde lanegiten dutenen izenak eman ditzaten

Gipuzkoako ENBA nekazal elkarteak 2013 urtean BASERRITARRON LAGUNA saria eratzea erabaki zuen eta bere lehen edizioan, Jaime Zubia Zinkunegirentzat izan zen saria eta bigarrenean, 2015 urtekoa, AMAMA zinema filmarentzat, 2017an ETBko SUSTRAI saioarentzat. Orain, 4. Edizioa jartzen dugu abian eta izenak proposatzeko epea zabaldu dugu urriaren 11 arte.

Sariaren helburua bere eguneroko jardunarekin baserriaren alde lanegiten duen persona, elkarte, entitate, komunikabide, etb-en lana aitortu eta gure eskerrona agertzea da.

Baserria, baserritarra eta baserriko elikagaiak gizartearen aurrean goraipatzea, zabaltzea eta aldarrikatzea izango da kontuan sariduna hautatzean eta honenbestez, orain, gipuzkoarrei dagokie izenak proposatzea eta urriak 11 baino lehen guri helaraztea (gipuzkoa@enba.eus) eta Urtarrilaren 26an ospatuko den ENBAren batzarrean banatuko da.

Idatzi honekin batera bidaltzen ditugu 2019ko BASERRITARRON LAGUNA Sariaren instrukzioak eta egutegia.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora