Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
Baserritar elkartea
2021-03-08 07:55

LANDAXXI eta ENBAk, martxoaren 8an, babesa eman nahi diegu emakume guztiei, egoera ahulean dauden emakume-talde guztiei, batez ere landa-inguruneko emakumeei.

Landa-eremuko emakumeak, egoera ahulean gaudenak eta diskriminazio bikoitza jasaten dugunak, emakumeak izateagatik eta landa-ingurunean bizitzeagatik.

Landa-inguruneak, esparru ahulagoa, ez ditu hiri-inguruneko zerbitzu berak. Oinarrizko zerbitzuen urritasunak zaintza-lana zailtzea eragiten du, ordaindu gabeko lana baita, eta egitura patriarkala duen landa-ingurunean, aparteko lana da guretzat.

Horregatik, lanaren banaketa sexuala desagerrarazteko beharra aldarrikatu nahi dugu; izan ere, lan ordainduezinak, ikusezinak eta aitortu gabeak egitera kondenatzen gaitu, emakumeei zaintzaile izatea ezartzen baitigu, guri lotutako zerbait den aldetik.

LANDAXXI eta ENBA lanean ari gara emakumeek beste eremu batzuetan jada dituzten oinarrizko eskubideak lortzeko; esate baterako, gizarte-politikak hobetzeko, nekazariek eta abeltzainek amatasun, istripu- eta gaixotasun-bajengatiko prestazioak jaso ahal izan ditzagun, prestazio horiek ez izateak areagotu baino ez baitu egiten aurre egin behar diogun genero-desberdintasunaren arrakala.

 

GORA BORROKA FEMINISTA!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.