Asteroko buletina
Lorarik ederrena, maiatzeko antxobia

Bizi baratzearen plaza

ENBA
Baserritar elkartea

Iñaki Arriola, Ingurumena sailburuak Otsoa katalogatzeko agindua sinatuko du Naturaren Kontserbaziorako bere Aholku Batzordea den NATURZAINTZAren gehiengoaren iritziaren aurka

2020-02-06 11:49

* NATURZAINTZAko gehiengoak, aurkako 9 botuekin eta aldeko 6 botuekin, otsoa katalogatzearen aurka agertu da.

* ENBAk bere haserrea plazaratu nahi du Ingurumena sailak, hala ere, Katalogazioarekin aurrera jarraitzea erabaki duelako.

 

Atzo ospatu zen, Lakuan, Eusko Jaurlaritzako Ingurumena sailak Naturaren Kontserbaziorako Aholku Batzordea den NATURZAINTZAren bilera eta bertan trataturiko gai nagusia, otsoa Mehatsupean dauden espezieen Katalogoan sartzeko proposamena zen.

Gaia tratatu ostean izandako bozketan 3 Foru Aldundiek, EUDELeko 3 ordezkariek, Eusko Jaurlaritzako Ingurumena eta Nekazaritza sailek, nekazal sindikatuek eta beste hainbat eragilek hartu zuten parte eta, aurkako 9 botu eta aldeko 6 botuekin, NATURZAINTZAko gehiengoa otsoa Katalogoan sartzearen aurka agertu zen.

Bozketan gertatutakoa ikusirik, argi dago, Eusko Jaurlaritzako Ingurumena sailak, nekazarien ordezkariez gain, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, 3 Foru Aldundiak eta EUDELen jarerrari muzin egitea erabaki duela eta, alde bakarreko jokabidea agertuz, Naturzaintzako kideei ezer aurreratu gabe, otsoa Katalogoan sartzeko erabakia plazaratu zuen komunikabide aurrean, bilera amaitu eta minutu gutxira.

ENBAtik gure haserrea kaleratu nahi dugu atzo bizitutako jokaerarekin eta gure ustean, errespetu falta izugarria izan zen bai Naturzaintzako partaide guztientzat bai nekazal sektore osorako.

Beste behin, ENBAk ozen dio otsoa eta abelzaintza estentsiboa ez direla uztargarriak eta gure mendiko abelzaintza babestu nahi dugula. Bide batez, Arriola sailburuari esaten diogu horrelako jokabideekin abeltzainak azienda ikuluratzea bultzatzen dela eta horrelako ereduan gure arraza autoktonoak, hau da, ardi latxak ez duela etorkizunik.

Datozen asteetan ENBAk balizko aktuazioak aztertuko ditu Eusko Jaurlaritzako Ingurumena sailak azaldutako errespetu faltaren aurrean.

 

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora