Asteroko buletina
Gabon, dagoenean bonbon, ez dagoenean egon

Bizi baratzearen plaza

ENBA
Baserritar elkartea

Gipuzkoako ENBAk mendian diharduten abeltzain eta azindarekiko ERRESPETUA eta ARDURA exijitzen du

2020-07-15 12:40

Solte dabiltzan txakurrek sortutako arazoen aurrean

Gipuzkoako ENBAk mendian diharduten abeltzain eta azindarekiko ERRESPETUA eta ARDURA exijitzen du

Udararekin batera euskaldunon mendizaletasuna are nabarmenago somatzen dugu mendian bizi garen baserritarrok. Aurtengoan, koronabirusaren eraginez, kanpora oporretara joateko jokabidea gutxitu egin denean, areagotu egin da aire libreko aisialdia eta bereziki, mendira igotzeko ohitura.

Mendira igotzeko ohitura aregotu den neurrian, mendira gizakiak eta txakurren presentzia asko gehitu da eta, ohikoa den bezala, solte dabiltzan txakurrak eta abereen arteko problematika areagotzen da.

Honenbestez, Gipuzkoako ENBAtik dei egiten diegu mendira igotzen diren mendizale eta txakurjabeei, abereak dauden eremuetan, txakurrak lotuta eraman ditzaten, aziendan triskantzak ekidin eta bide batez, mendizale eta baserritarren arteko elkarbizitza ez txartzeko.

Gipuzkoako Menditako 7/2006 Foru Arauak bere 62 artikuluan hitzez hitz jasotzen du:

c) Debekatuta dago hots elementuak erabiltzea, soinua sortzen duten jarduerak egitea eta ohiko larre eremuetan zakurrak aske ibiltzea, erabiltzaileei enbarazurik ez sortzeko eta abereen nahiz basanimalien ohiturak ez eragozteko.”

Bide beretik doa ere, 2020 urtearen haseran Gipuzkoako Mendizale Federazioa eta Gipuzkoako Foru Aldundiak adostu eta zabaldutako “MENDIZALETASUNERAKO praktika onen dekalogoa” eta hainbat menditan jarri diren informazio puntuetan ere, txakurrak lotuta eramateko beharra azpimarratzen da.

Beraz, mendiko elkarbizitza sustatu asmoz baina nola ez, abelzaintza estentsiboa babestu asmoz, mendian diharduten abeltzain eta azindarekiko ERRESPETUA eta ARDUA exijitzen dugu.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora