Asteroko buletina
Iraila, garo hila.

Bizi baratzearen plaza

ENBA
Baserritar elkartea

'Gipuzkoa, klima larrialdiak eta elikagai krisialdiak suposatzen duten erronkaren aurrean, gutxieneko burujabea izan nahi badu, ezinbestekoa da, alderdikerietatik haratago, herri akordioa lortzea' dio Iñaki Goenaga, ENBAko presidenteak

2023-01-27 15:09

Gaur goizean ENBA nekazal sindikatuak bere XXXI. Batzarra ospatu du Urnietako Salesiarren ikastetxean eta bertan elkartu dira, besteak beste, baserritarrak, lagunak, sektoreko eragileak eta herri agintariak (Jorge Segurado, Urnietako alkatea, Xabier Arruti Nekazaritzako eta Lurralde Orekako foru zuzendaria eta Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea ). Sarrerako salutaz gain ENBA nekazal sindikatuko eta ENARO kooperatibako dirukontuak eta estatutoetako hainbat aldaketa txiki onartu ditu.

Batzarrean, ENBAko koordinatzailea den Xabier Iraolak, 2022 urteko Memoriaren berri eman du eta azpimarratu dituen gaien artean, errentagarritasun ekonomikoari lotuta dauden ezkoipen kostuen gorakada eta prezioen eboluzio geldoari buruzko lanketa, Elikagai Katearen Legeari buruzko hainbat ekimen eta elikagaiak merkaturatzerakoan, saltokietan aplikatzen diren gehiegizko marjenak salatuz eginiko lanketa.

Ondoren, Gipuzkoako ENBAko presidentea den Iñaki Goenagak hartu du hitza eta gure herriak, kasu honetan Gipuzkoak, elikagai ekoizpen txikienik gabe ere geratzeko duen arriskua mahaigaineratu du eta honenbestez, gure lurraldean, politikeriaz haratago, herri akordioa lortzea behar beharrezkoa dela aldarrikatu du.

Gipuzkoak, klima larrialdiak eta elikadura krisialdiak suposatzen duten erronken aurrean, nolabaiteko burujabea izan nahi badu, bere lehentasun politikoen erdigunean jarri beharko luke lehen sektorea bai elikagaiaz hornitzeko bai natura zaintzeko garaiean (ezinezkoa baita lurraldea soilik arlo publikotik zaindu) baina baita ere, energia burujabetzaren bidean, nekazal lurrak eta mendiak zainduko duen plangintza bitartez eta basoak eskeintzen duen egurraren erabilpena areagotuz bai eraikuntzan bai energia berriztagarri gisara.

Gipuzkoa burujabeagoa izan dadin, ezinbestekoa dugu lehen sektorearen burujabetza lantzea eta ENBAtik, aurrera begira, Elikagai Katearen barnean ekoizleen ahalduntzea landu behar dugu bai industria bai distribuzioaren aurrean indartsuagoak izan daitezen.

Bestalde, lehen sektorea burujabeagoa izan dadin, ezinbestekoa da nekazal lurra babestea eta hain zuzen horrexegatik, aurrerantzean, balio haundiko nekazal lurren babesa izango da gure lehentasuna nahiz energia berriztagarriak nahiz beste gainuntzeko proiektuen aurrean. Honen harira, batzarrean zehar, Urrestilako eguzki plaken proiektua gauzatzeko garaian eman den udal tramitazio urbanistikoaren aurka jarritako helegitea ratifikatu da, balio haundiko nekazal luurentzat Eusko Jaurlaritzaren PTS agroforestalean aurreikusten den babesa ez zaielako eman.

Azkenik, Gipuzkoako abeltzantzaren bizkarhezurra den mendiko abeltzantza, abeltzantza estentsiboa babeste aldera, arreta berezia jarriko dugu herri mendietan, bereziki Enirio-Aralar Mankomunitatea eta Gipuzkoa-Arabako Partzuergoan, eta etengabeko lana egingo dugu, mendiko abeltzantzaren mehatsua den otsoa are gehiago hedatu ez dadin.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora