Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
2022-01-28 12:31

Egungo elikadura “low cost” sistema, ekoizleak betirako galeretan ekoiztea behartuz, guztiz sostengaezina da eta horregatik, Elikagai Katea ezarriko dituzten neurriak bultzatu behar dira, baserritarrentzat egonkortasun eta errentagarritasuna lortzeko asmoz” dio Iñaki Goenaga ENBAko presidenteak

 

Gaur goizean ENBA nekazal sindikatuak bere XXX. Batzarra ospatu du Hernaniko Orona Fundazioaren egoitzan eta bertan elkartu da jende ugari, baserritarrak, lagunak, sektoreko eragileak eta herri agintariak

(Xabier Lertxundi, Hernaniko alkatea, Xabier Arruti Gipuzkoako Nekazaritza eta Landa Inguruneko diputatua eta Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea ).Sarrerako salutaz gain ENBA nekazal sindikatuak elkarteko eta ENARO kooperatibako dirukontuak onartu ditu.

Batzarra formalki amaitu eta gero, BASERRITARRON LAGUNA Saria eman da, aurtengoan, bere bosgarren edizioan, ORONA Fundazioa hautatu da, bere enpresako estrategian, elikadura jasangarria lehenesteagatik. Sari banaketaren ekitaldia, Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Goreneko idazkaria den Belen Balerdik aurkeztu du eta ondoren, ENBAko presidentea den Iñaki Goenagak ORONA Fundazioko arduraduna den Peio Garciandiari eman dio ikurra.

ORONA kooperatibak, izena bereko Fundazioaren bitartez, jasangarritasuna jarri zuen bere jomugen erdi-erdian eta besteak beste, beren langileentzako elikadura jasangarria, osasuntsua eta tokikoa eskeini ahal izateko, 2014 urtean lehiaketa publikoa egin zuen eta haren ondorioz, Diametro200 izeneko zerbitzua dute beren langile eta bisitari guztientzat, elikadura osasuntsu eta jasangarria eskeiniz.

Gaur egun, ORONAk, egunero, 600 pertsona ingururentzat elikagai zerbitzua eskeintzen die, hala eskatzen duenarentzat barazki ekologikoan saskiak banatzen ditu eta besteak beste, ekoizleen feria antolatu izan du eta azkenik, orain gutxi, hondakinen prebentzioaren astean, Gipuzkoako Foru Aldundiak aitortu duen JAKIORO ekimen solidarioa ere bultzatu izan du.

ORONA Fundazioa sarituz, enpresak hartutako erabakia jarri nahi dugu balorean, jantoki kolektiboak gure lehen sektorea trakzionatzeko tresna ezinhobea izan daieztekeela agerian jarriz eta honenbestez, ORONA eredua, enpresa mundurako jarraitu beharreko eredu bezala ipiniz, beste enpresa askotan aplikatuz gero, lehen sektorea trakzionatzeko ahalmena biderkatuz.

Saria banaketaren ekitaldi amaitu ostean, Iñaki Goenagak gaurkoari itxiera eman nahi izan dio elikagai sistema jasangarri eta juxtu baten aldeko mezuarekin non ekoizleek heuren familia aurrera ateratzeko eta ustialekuaren etorkizuna bermatzeko egin behar diren inbertsioak egiteko errentagarritasuna lortzen duten.

Goenagak gaur egun nagusi den elikadura “low-cost” ereduaren jasanagarritasun eza azpimarratu nahi izan du, elikagai katea ekoizleak “galeretan” bizitzea behartzen dituelako eta honen ondorioz, ez dago ez gaur egungo sektoreari eusterik ez eta lehen sektoreak behar duen talentu berria erakartzerik.

Amaieran, lehen sektorea eta erakunde arteko elkarlanaren aldeko deia egin du, orain gutxi erreformatu den Elikagai Katearen legearen gainean lanketa egiteko eta denon artean, elkarlanean, Elikagai Katea ezartzeko neurriak sustatzeko, beti ere, bertako ekoizpen errealitatera egokiztuz. Garaia da, aldarrikapenak gainditzeko eta lanketa serioa, profesionala eta egituratutakoa egiteko, lehen sektoreari ezinbestekoa duen egonkortasuna eta errentagarritasuna emateko.

Hernani. 2020.01.30

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Baserritar elkartea