Asteroko buletina
San Benito primadera, ganadua larrera.

Bizi baratzearen plaza

ENBA
Baserritar elkartea

ENBAren ustean, lehen sektorerako oso positiboa izan daiteke, Nekazaritza eta Ingurumena saila berdinean izateak

2020-09-08 11:09

Gaurko Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara eman da Eusko Jaurlaritzako lantalde berriaren osaketa.

Osaketari erreparatuz gero, berehala ikusten dugu lehen sektorea, bere orokortasunean hartuta, aurreko legealdian bezala Garapen Ekonomikoaren barne jarraituko duela eta sailburu gisara Arantza Tapia andereak jarraituko duela.

Azpimarratzekoa da, gure ustean bederen, Saila berean Ingurumena alorra ere bertan integratu izana eta honenbestez, ENBAren ustean, nekazaritza eta natur ondarearen elkarren arteko harreman estua ikusirik, oso garrantzitsua da lehen sektoreko politika eta natur baliabideak kudeatzeko politika eskutik eta koherentziz aplikatzea.

Honenbestez, printzipioz eta arduradunen sentsibilitateak eta jokabideak zeresan haundia izaten duela jakin arrean, txalogarritzat jotzen dugu lehen sektorea eta natura-ondarearen kontserbazioa eta baliabide naturalen antolaketa batera izatea.

ENBAren ustean, nekazal jarduera ezinbestekoa da natur ondarea kudeatzerakoan eta klima aldaketari aurre egin nahi badiogu ezinbestekoa da lurraldearen %80 kudeatzen duten protagonistekin kontatzea eta ez, sarri askotan gertatu ohi den bezala, nekazariak eta jarduera, ingurumenaren aurkariak bezala jotzea.

Bestalde, azkenik, Jaurlaritza berriaren antolaketa ikustean, uste dugu aukera ezinhobea galdu dela Nekazaritzarako Lanbide Heziketako ikastetxeak, hau da, nekazal eskolak, Hezkuntzatik Nekazaritzako ardurapenera pasatzeko eta honenbestez, ikastetxeak sektorera are gehiago lerrokatzeko.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora