Asteroko buletina
Ekaina bustitu, gure nausia kexu

Bizi baratzearen plaza

ENBA
Baserritar elkartea

ENBAren ustean, eztiaren etiketatze araudi berriak, iruzurra babesten jarraitzen du

2020-06-22 09:08

ENBAren ustean, eztiaren etiketatze araudi berriak, iruzurra babesten jarraitzen du

Maiatzaren 20an Erleen Nazioarteko Eguna zela eta, Ministro Kontseiluak eztiaren etiketatze araudi berria onartu berri zuen, ENBAren ustean, erlezainek bizi duten errentagarritasun faltari erantzuterakoan, aurrerapen eskasa da.

Gaur, Ekainaren 22an, BOEn argiataratua izan da eta beste behin, araudiak eztia etiketatzerakoan ematen den iruzurra babestu eta sustatzen du. Gobernu Zentralak onartu berri den araudiak, jatorri ezberdineko eztiak etiketatzerakoan, eztiaren jatorrizko herrialde guztien aipamena jasotzeko derrigortasuna jasotzen du baina tamalez, araudi berriak ez du derrigortzen, herrialde bakoitzaren ehunekoa zehaztea. ENBAren ustean, araudia kontsumitzailearentzako engainu onartezina da, adibidez, Espainian % 1 eta Chinan %99 jatorria duen eztia, “Jatorria: Espainia eta China” bezala etiketatzea bait daiteke.

ENBAk Gobernu Zentralaren jokabidea salatu nahi du, erlezainen aldarri historikoa baztertu duelako non etiketatuan jatorri ezberdinetako eztietan, herrialde ezberdinak aipatzeaz gain, txikienetik haundienera, bakoitzak duen ehunekoa agertu dadin.

Iruzurra gutxitzeko lehen urratsa bezala ENBAren ustean etiketan edozein herrialde aipamena jaso ahal izateko, eztiaren jatorria, gutxienez, %20an aipatutako herrialdekoa izan beharko luke.

Bestalde, ENBAtik uste dugu, araudiek dionetik haratago joan daitekeela eta ildo honetan, distribuzio kateei eskatzen die, etiketatua Gardena eta zuzena aplika dezatela heuren distribuzioko marketan.

Elikagaien etiketatua, elikagaien fidagarritasunaren islada

ENBAk argi du edozein elikagai munduan zehar merkatura daitekeela baina horretarako informazioa eta gardentasuna ezinbesteko baldintza litzake, zalantzazko kalitateko elikagaiak guregana ez daitezen.

ENBAtik Euskadin jarduten diren distribuzio kate ezberdinekin elkartu gara gure planteamenduak helarazteko, beti ere, kontsumitzailerantzat etiketatze argia eta Gardena bultzatu asmoz.

Azkenik, ENBAtik dei egiten diegu kontsumitzaileei, etiketatua argia eta ingurumenarekiko eta animalien ongizatea zaintzen duten elikagaiak hauta ditzaten.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora