Asteroko buletina
Urtatsez elur askoz, lili pazkoz.

Bizi baratzearen plaza

ENBA
Baserritar elkartea

ENBAk bere ezezko borobila agertu nahi du Otsoa arriskuan dauden espezieen Zerrendan sartzeko erabakiari

2019-02-08 12:43

ENBA nekazal elkarteak bere ezezko borobila plazaratu nahi du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak Otsoa Arriskuan dauden espezieen EAEko zerrendan sartzeko erabakiaren aurrean, sailkapen batean zein bestean.

ENBAtik oso argi dugu abelzaintza estentsiboa eta otsoa bateraezinak direla eta honenbestez tinko egin nahi diogu uko Otsoa arriskuan dauden espezieen zerrendan sartzeko eskabideari. Bide batez, 2015eko uztailean, Eusko Jaurlkaritzari aurkeztutako abeltzain eragile guztiek babesturiko idatzian jasotako argumentuak berresten ditugu, otsoaren sustapena abelzaintza estentsiborakoa, baina batez ere artzaintzarako, hil ala biziko gaia delako eta berarekin batera, arriskuan edo kinka larrian jartzen dituelako gure mendi eta larretokietako oreka eta mantenua eta gure ondare gastronomikoan izarra den Idiazabal gazta ere.

Jaurlaritzak otsoa Zerrendan sartzerakoan oinarritzat hartutako txostenak, Mario Sáen de Buruaga biologoak idatzitakoa, argi dio otsoaren populazioak iberiar penintsulan kontserbazio egoera baikorrean dagoea eta ondorioz ez dagoela Arriskuan dauden Espezieen Espainiar Zerrendan beraz, abeltzain sektoretik ezin dugu ulertu talde ekologistek otsoa hemen sartzeko duten jarrera jakinik, txostenak dioen bezala, otsoaren biziraupenak ez duela inongo arriskurik.

ENBAk Ingurumen sailarekin bilera eskatu du gure ezezko borobila helarazteko oso gertutik jarraituko du gaiaren prozedura administratiboa, nekazal sektoreko eragile arteko ekimen bateratuak sustatuko ditu eta azkenik, eskumena duten Ingurumen alorreko arduradunekin bilerak egingo ditu.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora