Asteroko buletina
Batezkoz-beste, kukua euri eske

Bizi baratzearen plaza

ENBA
Baserritar elkartea

ENBAk begi onez jotzen du gaur aurkeztutako Behatokia, kinka larrian dagoen lehen sektorearen irtenbidea, ezinbestean, merkatutik etorriko baita.

2022-03-16 13:26

 

ENBA nekazal sindikatuak, gaur goizean, Gasteizen Arantxa Tapia sailburuak lehen sektoreko eragileekin izandako batzarrean hartu du parte. Aurrez bidalitako proposamenak, aurrez aurre aurkeztu dituzte eta baserri munduaren larritasuna azpimarratu.

Energia (argindarra eta gasta) eta erregaien gaineko neurri fiskalak aldarrikatu dute, argiago esanda, zergak gutxituz merketzea, eta abere janariaren prezio igoerari aurre egiteko laguntza zuzenak onartzea lirateke, gaur arratsaldean, Madrilen izango den Nekazaritzako Konferentzi Sektorialera eramatekoak.

Bestalde, ENBA nekazal sindikatuak, begi onez jotzen du gaur aurkeztu den Elikaduaren Kateko Behatokia, orain gutxi erreformatu den Elikagai Kateak aurreikusten duen baldintzari erantzuten diolako, hau da, katebegien arteko salerosketa kontratuetan gutxieneko ekoizpen kostuak estaliko direla.

Honezaz gain, ENBAren esanetan, aurrepausu nabarmena izan daiteke, Behatokiaren funtzionamenduari Lehiaren Euskal Agintaritzak emandako babesa, urrats honekin Behatokiaren jardunari ziurtasun juridikoa ematen zaiolako.

Azkenik, Behatokiak ezarritako gutxieneko erreferentziak errepetatzeko prest dauden eragileen (industria, distribuzioa, kooperatibak,…) borondatezko atxikipena ezinbestekoa izango da, ondo egindako prozedurak bere emaitzak eman ditzan.

ENBAtik gertutik jarraituko dugu Behatokiaren jarduna eta elikagaien kateko eragile guztien jarrera, atxikitzen ez duten eragileak, bere inkoherentzien ispiluaren aurrean jarriz eta aurrera begira, kotsumitzailearen babesa eskatuko genuke, Behatokiaren prozesurari atxikipena eskeinitako eragileak babestu eta atxikituko ez dutenek, alboratuz.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora