Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
Baserritar elkartea
2021-03-23 06:41

Gipuzkoako nekazal sindikatuok, EHNE eta ENBA, lurralde historikoko udaletxe guztietan aurkeztu dugu Mendiko abelzaintzaren eta otsoaren populazioaren kontrolaren aldeko mozioa, otsoaren babesa gehitzeko izenean mendiko abelzaintzaren aurkako ekimenak ugaltzen ari direla ikusirik.

2020ko martxoaren 13an argitaratutako Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua zen Iñaki Arriola sailburuak sinatutako arauaren bitartez otsoa Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Katalogoa aldatu eta otsoa (Canis lupus) «Interes Bereziko» espeziearen kategorian sartu zuen.

Geroztik, 2021Eko otsailaren 4an Transitzio Ekologikoa eta Erronka Demografikorako ministeritzako Natura Ondarearen batzordeak, otsoa babes bereziko erregimenean dauden espezieen zerrendan sartzea erabaki zuen, otsoaren populazioaren %95a baino gehiago ordezkatzen duten elkargo autonomoen ordezkariek aurka bozkatu arren.

Erabakia behin betikoz hartuko balitz Euskadiko abelzaintza estentsiboarengan ondorioak larriak eta berehalakoak lirateke, otsoen populazioa areagotuko litzakeelako gure mugakide diren elkargo autonomoetan eta honenbestez, Euskadin otso populazioak sartu eta egonkortzeko arriskua areagotuko genuke, eta honek, ondorio larriak ditu, bai gure mendiko abelzaintza estentsiborako bai ardi latxa bezalako arraza autoktonorako, babestu nahi diren mendiko larretokiak bezalako habitatak eta azkenik, gure gastronomia kulturararen zutabetariko bat den Idiazabal gaztarentzat.

Une honetan, azienda (ardiak, behiak, behorrak, pottokak, …) mendian kudeatzen dugun abeltzainok, kezkatuta eta beldurtuta gaude otsoaren zabalkundearen aurrean orain arte bizitu dugun maneju estentsiboaren amaiera suposa dezakeelako eta honenbestez, erabakiaren azken helburua hori ez bada ere, abelzaintza estentsiboarekin amaitu eta erabateko maneju intentsibora joan beharko dugulako.

Honen aurrean, hitz politaz haratago, Udaletxe guztien babesa lortu nahi dugu eta horretarako ezinbestekotzat jotzen dugu, alderdi politiko guztiak bat egitea, abeltzaintza estentsiboaren defentsan.

Otsoa ez dago arriskuan, tamalez, mendiko abeltzaintza bai.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.