Asteroko buletina
Negu bigunegiak, uda gogorregia.

Bizi baratzearen plaza

ENBA
Baserritar elkartea

ENBA erta EHNE sindikatuok Basozainak baserritarron alde eta gure ogibidea erraztu eta bideratzeko jokabidean nahi ditugu

2018-11-27 13:29

Gipuzkoako ENBA eta EHNE sindikatuok, azaroaren 12an Gipuzkoako Basozainen Elkarte Profesionalak egindako prentsaurrekoan esandakoak erantzun nahi ditugu eta hauxe da, bai Basozainen Elkarteari bai Gipuzkoako gizarteari esan nahi dioguna:

 

  • Artzainek egindako adierazpenetan emandako argumentuak erantzun beharrean, Gipuzkoako Basozainen Elkarteak gaia desbideratzea eta desenfokatzea izan du helburu eta behin eta berriro, orain 4 urte Azkoitin ahuntz batzukin izandako aferean zentratu dira.

 

Horrelako prentsaurrekoan mahaigainean jarritako gaiari heldu eta erantzunak ematen bazegokien ere, iheska atera ziren, mahaigainean ez zegoen beste gaiaekin. Beraiek jakingo dute zeintzu diren benetako arrazoiak despiste jokuan erortzeko.

 

 

  • Gipuzkoako Basozainen Elkarteak behin eta berriro dio beraiek Aldundiko langile izanik, goiko arduradunen aginduak bete eta indarrean dagoen legedia betearaztea besterik ez dagokiela eta hainz zuzen ere, hortxe dago, abeltzainen sektoretik mahaigaineratutako salaketa nagusia, egun indarrean dagoen legediarekin (2006ko Mendi Foru Araudiarekin eta Jaurlaritzako legediarekin) posible dela, lehen lehenik, txakurrak mendian aske ibiltzea debekatzea eta bigarrenik, kontrolik gabeko txakurrak hiltzea.

 

 

 

  • Gipuzkoako Basozainen Elkarteak goikoen agindu ezarekin estali nahi dute beren utzikeria baina argi geratu da, arauak profesionalki betearazteko baino Aldundiko mendi eta baso politikaren aurreko kontrapoder gisara jokatzen dutela, horren adibide, pinuaren gaitzaren inguruko adierazpenak.

 

 

 

  • Gipuzkoako Basozainen Elkartea, artzaiak eta nekazal sindikatuen aurkako prentsaurrekoaz baliatu da, Aldundiko lan harreman arazoak eta funtzionario gisara duten problematika azalaratzeko eta nola ez, Aldundiko egungo ildoa erasotzeko. Honen aurrean, argi diogu, etxe barruko arazoak etxe barruan konpon ditzatela baina sektorea zipriztindu eta kakaztu gabe.

 

 

 

  • Bestalde, ez genuke Basozainen Elkarteak mahaigaineratutako salaketa erantzun gabe utzi nahi eta Azkoitiko ahuntzen aferari dagokionean, argi asko diogu, nekazal sindikatuok baserritarren interesak defendatu asmoz, eta ez beraiek dioten interesa politikoak, epaitegietara jotzea erabaki genuela eta fiskalak delitu zantzuak ikusi eta nabarmen utzi arren, ahuntzak identifikatuak zeudela eta basozainek ez zutela prozedimendua ondo bete, aitortu beharrean gaude, epailak artxibatzea erabaki zuela, ez basozainak gauzak ondo egin zituelako baizik eta, bide penaletik (bide administratibotik jo beharrean) garrantzirik gabeko gauza zelako. Beraz, gauzak argi.

 

 

 

  • Azkenik, argi eta ozen esaten diegu Gipuzkoako Basozainen Elkartea osatzen dutenei, basozainak gure ondoan nahi ditugula, herri langile diren heinean, besteak beste, baserritarron interesak eta lana erraztuz eta ez ohikoa den bezala, traba besterik ez jartzen.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora