Asteroko buletina
Utzi naturari zure baratzean bizitzen

Bizi baratzearen plaza

ENBA
Baserritar elkartea

Baserritarra naiz, eta harro nago

2022-05-13 08:57

 

Baserritarrok, Ixidro deunaren jaia ospatuko dugu igandean, zentzu erlijiosoaz haratago, gure ogibideaz eta bizimoduaz harro gaudelako eta honenbestez, zaliltasunak zailtasun, eguna ospatu nahi dugulako.

Baserritarrok harro gaude egiten dugun lanaz, bizi garen gizarte osorako elikagai osasuntsuak eta kalitate gorenekoak ekoiztearekin batera, zentzu ekonomikoaz haratago, basoak, ingurumena eta lurraldea kudeatzen ditugulako, beti ere, gizarte osoaren onurarako.

Honenbestez, elikadurak zein garrantzitsua den, pandemia garaian nabarmen geratu dela ikusiaz, elikadura jasangarria eta elikadura burujabetzaren arloan betetzen dugun funtzioaz harro gaudela azpimarratu nahi dugu Ixidro deunaren jaiaren atarian.

Bide batez, elikagaiak eta egurra ekoiztean gure herriaren lurraldea eta paisaia zaintzeko egiten dugun lana jarri nahiko genuke balioan ere, klima larrialdiaren aurkako aktiboak garela azpimarratuz.

Azkenik, elikaduraren atalean eta ingurumearen atalean egiten ditugun lanak bai geuretzako bai gizarte osorako direla kontua hartuz, gizarte osoaren babesa eta aitortza aldarrikatu nahi dugu.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora